Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Mankomunitatea
2019/03/28

Mankomunitateak Salestarren eraikinerako bisita gidatuak apirilaren 6tik aurrera egingo ditu

Izena emateko nahikoa izango da bai herritarrontzako arreta zerbitzuaren telefonora deitzea bai IM webgunean sartzea

Apirilaren 6an, San Frantzisko kalearen eta Aduanako zokoaren artean kokatuta dagoen Salestarren komentua ikusi eta ezagutzeko doaneko bisitak hasiko dira, Mankomunitatearen etorkizuneko egoitza, alegia.  
Hain zuzen, hau izango da eraikina egun dagoen moduan ikusteko azken aukera, berritze-lanak hasi aurretik.

Apirila osoan zehar egingo dira bisita horiek egun eta ordutegi ezberdinetan: astelehenetik ostiralera 18:00etan, larunbatero 11:30ean eta 18:00etan eta igandeetan eta jai egunetan 11:30ean. Herritar ororentzat zabalik izango dira, baina erakundeak barruko langileei, arkitektura, ingeniaritza edo dekorazio arlotetako profesionalei eta gobernu-organoetako kideei eskaintzeko saio batzuk gorde ditu .

Ordu eta erdiko bisita horietarako izena emateko nahikoa izango da herritarrontzako arreta zerbitzura deitzea, 948 423242, edo Mankomunitatearen webguneko lotura honetara sartzea.

Mankomunitateak eraikina 2010ean eskuratu zuen geroztik, bisita gidatuen bost ziklo antolatu zituen, herritarrek garai bateko komentua ezagutzeko aukera izan zezaten. Guztira, 4.400 lagunetik gora izan ziren eraikina bisitatzen.

Eraikuntza-proiektuaren garapena

Iazko uztailean, SCPSAko Administrazio Kontseiluak onartu zuen proiektua idazteko eta obraren zuzendaritza egiteko kontratua Álvarez-Sala, Matos Castillo Arquitectos eta Rueda Pizarro estudioek osatutako taldearen proposamenari esleitzea. 

Oinarrizko proiektua joan den urriaren 31n aurkeztu zuten. Gero, abenduan, obra-lizentzia eta jarduera sailkaturakoa eskatu zitzaion Iruñeko Udalari. Une honetan, prestatzeko taldea eraikuntza-proiektua egiten ari da, eta apirilaren amaieran amaituta egotea aurreikusten da. Hartara, une horretatik aurrera, obrak lizitatu ahal izango dira.

Proiektu moldagarria etorkizuneko beharretarako Mariaren Bisitazioko Komentua alde zaharreko eraikinik adierazgarrienetako bat da. 1905.ean Florencio Ansoleaga iruindar arkitektoak proiektatutako komentu honetan 2003 arte Salestarren ordeneko klausurako mojak bizi izan ziren.

Komentuak San Zernin Burguaren hego-mendebaldeko muturra hartzen du, San Frantzisko kalearen eta Aduanako zokoaren artean, eta luze-zabaleran 3.000m2 dauzka. 

XI. mendetik aurrera, orubean eraikin nabarmenak egon dira zut, guztiak ere esanahiz beterikoak Iruñeko historian: Erdi Aroko baratzeak, Burguko harresiaren atzealdea, Erregeren Dorreko gunearen zati bat, Cruzaten eta Armendaritzen jauregiak, Erresumako Etxea, Aduana edo Tabakalera.

Bisitak aukera ematen du eraikin adierazgarri hau ezagutzeko; era berean, mojen bizitza, bai egunerokoa bai erlijiosoa, eta mojek Iruñearekin izan zuten harremana ezagutzeko parada dakar. Horrez gain, Iruñerriko Mankomunitatearen etorkizuneko egoitza berriaren itxura aurkeztuko da.

Zaharberritze- eta egokitze-proiektuak lehendik dagoenaren arrastoak eta kanpoko bolumetria mantentzen ditu. Salestarren eraikina birgaitzeko proposamenak eraikinaren potentzialera edo ahalmenera egokitzen dena eta espazio soil eta atseginak lortzen dituena eskaintzen du, eraikinaren kanpoaldetik barnealderako igarotzea nabarmenduta. Ikuspuntu funtzionaletik, proposamenak eraikinaren espazio guztiek ingurumen-kalitate egokia dute eta sinergiak sortzen dira sail desberdinen artean. Azkenik, egungo beharrei erantzuteaz gain, IM eta SCPSAren egituraren etorkizuneko behar edo berrantolaketetarako moldagarritasuna eskaintzen du. 

Beste albiste batzuk