Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Mankomunitatea
2018/12/05

Mankomunitateak gizarterekiko konpromisoa izateagatik kalitatezko zigilua eskuratu du

Nafarroako Gizarteratzeko Elkarteak IMri izan ez ezik, Nafarroako beste hiru udal gehiagori eman dio

Azaroaren 29an Nafarroako Gizarteratzeko Elkarteak Nafarroako Gizarteratze Enpresen Eguna ospatu zuen Tuteran.

Bertan, sozialki arduratsuak izateagatik Nafarroako erakunde batzuek esker ona eskuratu zuten eta horietako bat Iruñerriko Mankomunitatea izan zen. 2/2018 Foru Legeari dagokion 36. artikuluaren arabera, kontratazio publikoen %6ak gizarte-enpresei zuzenduta izan behar du eta hori da Mankomunitateak egiten duena.

Mankomunitateko presidenteak Aritz Ayesak hitza hartu zuenean gizarterekiko zer nolako ardura duen ordezkatzen zuen erakundeak adierazi zuen.

Ekitaldia Tuterako alkate jaunak, Eneko Larrartek, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari-kudeatzaileak Paz Fernandezek eta Nafarroako Gizarteratzeko Elkarteko presidenteak Eduardo Sanzek gidatu zuten. Bertan, Nafarroako gizarteratzeko elkarte guztiak aipatu zituzten. Era berean gogorarazi zuten bai Nafarroako bai estatuko legea.

Jardunaldi berberan beste hiru udalak kalitatezko zigilu bera lortu zuten: Iruñea, Zizur eta Corella.

Beste albiste batzuk