Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Mankomunitatea
2016/10/25

Mankomunitateak erakundearen egoitza salestarren eraikinean ezartzeko prozedurak hasi ditu

Beharren programa eta plegua egiteko, eta proiektua idazten hasteko aurrekontua jasotzen du Urteko Kudeaketa Planak

Gaur goizean Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak egin duen saioan Iruñerriko Mankomunitatearen egoitza salestarren eraikinean ezartzeko behar diren prozedurak hasteko akordio proposamena onetsi du. Hain zuzen, salestarren egoitza hori Iruñeko San Frantzisko kaleko 5.aren eta 15.aren artean dago. 

Akordio horretan adierazita dagoen moduan, beharren programa zehatz bat gauzatuko da eta, emaitzaren arabera, higiezinaren erabilera Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin konpartitzeko bidea emango duten txostenak eta kontaktuak egingo dira. Halaber, baldintzen pleguak egingo dira proiektua idazteko eta ondorengo lizitaziorako, eta inbertsioaren finantzaketaren gaineko txosten bat egingo da.

2017. urterako Mankomunitatearen Urteko Kudeaketa Planak –heldu den ostegunean aurkeztuko zaio Batzar Nagusiari, onets dezan– 200.000 euroko aurrekontua aurreikusten du, beharren programa egiteko, plegua eta proiektua idazten hasteko.

Nabarmendu behar da 2017-2030 aldirako Mankomunitatearen Plan Estrategikoak barnean hartzen duela Iruñerriko Mankomunitatearen eta SCPSAren egoitza berriaren erronka, “funtzionaltasun irizpideen arabera diseinatuko dena, herritarrei arreta emateko, teknologia berriak barnean hartzeko, zero igorpen edo igorpen ezeko ezaugarriekin, eta aintzat hartuta pertsonen kudeaketa eta antolaketa”. Hurrengo ostegunean Mankomunitateko Batzar Nagusiak egingo duen saioan, era berean, Plan Estrategikoa aurkeztuko da, organo horrek onar dezan.

Mariaren Ikustaldiaren komentua San Frantzisko kalearen eta Aduanako zokoaren artean dago kokatuta, eta Iruñeko Alde Zaharreko eraikin enblematikoenetako bat da. 1905ean eraiki zuzen, Florencio Ansoleagaren proiektuaren arabera, eta 2003. urtea bitartean, salestar mojen klausurako komunitatea hartu zuen.

2010ean eskuratu eta gero, 2011. eta 2013. urteen artean bisita gidatuen bost ziklo antolatu zituen Mankomunitateak, herritarrek aukera izan zezaten garai bateko komentua ezagutzeko. Hartara, guztira, 4.400 pertsonak baino gehiagok bisitatu zuten eraikina.
 

Beste albiste batzuk