
Mankomunitateak bere Karbono-Aztarna erregistro nazionalean sartu du laugarren aldiz
Iruñerriko Mankomunitateak bere Karbono-Aztarna Espainiako MAPAMAko (Nekazaritza eta Arrantza, Elikagaia eta Ingurune Ministerioa) Klima Aldaketaren Bulegoaren erregistroan sartu du. Badira lau urte hasi zela egiten protokolo hori bolondres.
Aipatutako erregistroan sartzeko Mankomunitateak bere jarduenak urtero eragiten duen Berotegi-Efektuko Gasen kopuruaren erabateko azterketa egin du: uraren ziklo integrala, hiriko hondakinen bilketa eta tratamendua eta Eskualdeko Hiri Garraioa.
Erregistroan sartzearekin Mankomunitateak Berotegi-Efektuko Gasen igorpena gutxitu nahi duela adierazi nahi du. Karbono-Aztarnaren kalkuluari esker, atmosfera joan diren BEG igorpenak zenbatekoak izan diren jakin ahal izan da. Igorpen horiek erakundearen jarduerarekin, produktu bat egiteko prozesuarekin edo zerbitzu baten emanarekin sor daitezke. Beraz, kuantifikazioak islatzen du erakundearen jarduerak planetaren berotasunean zer nolako eragin duen. Horren ondorioz, Karbono-Aztarnak BEG igorpenak gutxitzea lortzeko hitzarmena adierazteko balio du.
Klima Aldaketaren Bulegoak kudeatutako erregistro nazioanala 2014an sortu zen eta bertan 1000 erakunde baino gehiagoren informazioa dago. IM erregistroan sartzeko baimena eskatu zuen lehendabiziko erkidetutako erakundea izan zen. 2013an sartu zen eta, geroztik, urtero lortu du igorpenen egiaztatzea. Halere, esan beharra dago 2013ko datuak dauden hiru irusmenetatik 1a eta 2a besterik ez zirela kontuan hartu. Ebaluaketa horiek guztiek egiaztatzen duten zirtagiria lortu dute.
Mankomunitatearen BEG igorpenak gutxitu dira urte hauetan. 2014an 60.000 tona inguru ziren eta 2016an 50.000 inguru izan dira. Horrek esan nahi du igorpenen murrizketa %16,9koa izan dela. Mankomunitatearen Plan Estrategikoak 2030erako Kaborno-Aztarna Neutroa lortzeko hitzarmena zehazten du.
Plan horrek energia eskaera arautzen du kontsumo jasangarria izan dadin eta, horrekin batera, Berotegi-Efektuko Gasen igorpenak gero eta baxuagoak izan daitezen. Azken urte hauetan Mankomunitateak BEG igorpenek sortzen dituzten inpaktuei egokitzeko estrategiak ezarri ditu: EHGaren flotari dagokionez, lehengo lau autobus hibridoak sartu dira; Iruñerriko Mankomunitateak energia berriztagarriak erabiliz, energia kantitate handia sortzen du bere instalazioetan, dela elektrizitatea dela beroa; eta, azkenik, hondakindegiaren igorpena gutxitu du.
*Irismen 1: BEG igorpenak; Irismen 2: Erakundeak erositako edo kontsumitutako elektrizitateak eragindutako BEG Igorpen ez-zuzenak; Irismen 3: Ez zuzenak diren beste igorpen batzuk.Beste albiste batzuk
- NILSAk finantzatu du eta Iruñerriko Mankomunitateak kudeatuko du
- Lanuztea 12:00etatik 16:00etara egingo da
- Berrogei erakundetatik hemeretzik ASPAPEL elkarteak emandako paperezko hiru txori urdinak jaso dituzte