Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Mankomunitatea
2019/02/19

Mankomunitateak aurkeztutako hiru egitasmo onetsi ditu Espainiako Trantsizio Ekologikoko Ministerioak

Programak karbono igorpenaren murrizketa lortzeko egitasmoak bultzatzen ditu urtero

Iruñerriko Mankomunitateak eta erakundearen zerbitzuen kudeatzen dituen sozietateak, Iruñerriko Zerbitzuak (SCPSA), Espainiako Trantsizio Ekologikoko Ministerioari (MITECO) aurkeztu dizkio hiru egitasmo, CLIMA programan onartu berri dituztenak.

IMko presidenteak, Aritz Ayesak, hitzarmena sinatu zuen Klima Aldaketarako Espainiako Bulegoaren (OECC) Madrilgo egoitzan atzo izan zen ekitaldian. Bertan, OECCko Valvanera Ulargi zuzendari nagusia zegoen.
  
Martxoan abian jarriko den autobus linea erabat elektrikoa (linea 9 –RENFE- Nafarroako Unibertsitatea–, Espainiako lehenbizikotako bat izango dena), 2018 eta 2019 urteetan zehar Eskualdeko Hiri Garraioko flotara gehitu diren autobus hibridoak eta SCPSArentzako ibilgailu elektriko gehiagoren erosketa eta gutxiago kutsatzen duten erregaien erabilera dira onartutako proiektuak.

CLIMA egitasmo bakoitzak urte batez iraungo du eta lau urte gehiago luza daitezke (aipatutakoek 2018 eta 2019-2022, hain zuzen). Urtero neurtuko da zenbat karbono igorri den, eta karbono oxido tona bakoitzaren murrizketarengatik OECC-k 9,70 euro ordainduko du.  

Mankomunitatearen Plan Estrategikoak 2030erako Karbono Aztarna neutroa lortzeko hitzarmena islatzen du.

Onartu berri diren proiektuak

Autobus linea erabat elektrikoa martxoan jarriko da abian. Linea horretarako sei autobus berri erosi dira eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta RENFE geltokian kokaturik dauden pantografoen bidez kargatuko dira. 

Bigarren CLIMA proiektuak, Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuaren autobus berri guztiek gasolio eta elektrizitatearen bitarteko sistema hibridoa izango dutela bermatzen du. Horren ondorioz, lehen igortzen zen karbono dioxido kopurua %25 gutxiago aireratzea lortuko da.

Azkenik, hirugarren proiektuak Mankomunitatearen ibilgailuak berritzea bultzatzen du, guztiak elektrikoak izan arte; 76 ibilgailu osotara, eta horietako 13 elektrikoak dira gaurgero.

Hiru CLIMA proiektu hauek aurrera jotzen duten ahala oxido karbonikoaren igorpenaren murrizketa 4.000 tonakoa izatea espero da. Hori dela eta, ingurumenarentzat onuragarria izateaz gain, Mankomunitatearentzat ere hala izango da, Espainiako Trantsizio Ekologikoko Ministerioak 40.000 euro ordainduko baitio. 

CLIMA egitasmoak

CLIMA egitasmoak estatuan produkzio-sistemek gero eta igorpen gutxiago sor dezaten eta klima aldaketaren kontra egiten diren politika-ekintzen multzoan kokatzen dira. Beraz, karbono igorpena murrizten saiatzen diren ekintzak bultzatzea da CLIMA programaren helburu nagusia. Sektore difusoetan, hau da, Europako igorpenen eskubide komertzioaren arauetan sartzen ez diren sektoreetan (garraioa, nekazaritza eta hondakinak, besteak beste) arreta jartzen dute, bereziki. 

2018ko deialdian 132 egitasmo onartu dira. Proiektuak irizpide hauen arabera hautatu zituzten: ekonomia-eraginkortasuna, igorpena murrizteko ahalmena, eta ingurumen, ekonomia eta gizarterentzako onuragarria izatea. Onartuak izan diren egitasmoak aurkeztu dituzten erakundeek eta enpresek instituzio-babesa jasoko dute. Horrez gain, egitasmoek eragiten duten igorpenen murrizketari dagokion konpentsazio ekonomikoa lortuko dute. 

CLIMA egitasmoek ekonomia suspertzen dute, klima aldaketaren aurkako arloetan lanpostu asko sortzen ari direlako. 2012tik hona onartutako 300 egitasmo baino gehiagok ekonomia berde bat sortzen eta karbono gutxi igortzen duen gizartea sustatzen laguntzen dute.  Ekonomia Jasangarriarentzako Karbono Funtsak (FES-CO2) bultzaten ditu egitasmo horiek.

Beste albiste batzuk

  • Lasterketa egin bitartean zerbitzutik kanpo egongo da Sarasate pasealekuaren 1ean dagoen taxi-geralekua
  • Aldaketaren arrazoia da billabesetan ordainketarako ekipoak eta ustiapena laguntzeko sistema aldatzea
  • Goñi / Ollaran eremuko hautagai independenteak 29 boto eskuratu ditu, eta Echeverríak (Navarra Suma), 23