Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Mankomunitatea
2014/09/29

Iruñerriko Mankomunitateak Ingurumeneko Jardunaldi Teknikoen XXII. ekitaldia antoaltu du (ANEPMA)

Ingurumeneko Enpresa Publikoen Elkarte Nazionalaren jardunaldiak (ANEPMA) Iruñean egingo dira, azaroaren 12a eta 14a artean.

Ingurumeneko Enpresa Publikoen Elkarte Nazionalaren (ANEPMA) Ingurumeneko Jardunaldi Teknikoen XXII. ekitaldia egingo da Iruñean azaroaren 12a eta 14a artean. Aurten Iruñerriko Mankomunitatea arduratu da jardunaldiak antolatzeaz (urtero ANEPMA elkarteko kide bati egokitzen zaio antolatzea). Jarduerak Iruñeko Baluarte batzar jauregei eta auditoriumean egingo dira, eta xedea da esperientziak konpartitzea eta sakon eztabaidatzea kudeaketa publikoaz eta berehalako etorkizunean sektore honetan dauden erronkez eta aukerez.

Jardunaldiak egitearekin batera, elkarteak ANEPMA sariketaren III. ekitaldia egingo du. Zehazki, hiri hondakinen kudeaketan eta kale-plazen garbiketan jarduera nabarmena egiten duten pertsonen ibilbidea aitortzen dute sari horien bidez, bai arlo publikoan, bai eta pribatuan ere. 

43 elkarte bazkidetu

Ingurumeneko Enpresa Publikoen Elkarte Nazionalak (ANEPMA) 1996an hasi zuen bere ibilbidea, nahiz eta elkarte gune bat sortzeko ideia 1990ean sortu zen, hiri inguruneko enpresa publikoen kontu komunak batera lantzeko helburuarekin. Elkartearen zeregina da administrazio desberdinek, beren enpresa publikoen bidez, ematen dituzten zerbitzuak bultzatzea eta, lanerako taldeen bidez, sektorearen gaurkotasunari buruzko azterketak eta txostenak egitea.

ANEPMAren barnean Espainiako 43 erakunde daude, kapital publikokoak, eta Espainia osoan hiri hondakinen garbiketa eta kudeaketa, bilketa eta ezabatze zerbitzuak kudeatzen dituzte. Horrez gain, sektoreko 13 enpresa ditu, bazkide laguntzaile gisa.

Jardunaldien jarraipena

Ekitaldiari buruzko argibide guztiak jardunaldien webgune ofizialean kontsultatu daitezke: jornadasanepma.com. Gainera, jardueren garapenari jarraipena egin ahal izango zaio bitarteko sozialetan, bereziki @anepma_es Twitterreko kontuan eta #anepma22 traolaren bidez. Era berean, ikus-entzunezko informazio guztia Youtuben emango da, eta Instagram eta Flickr argazkien edukirako euskarriak izango dira. Txostenei eta lan saioei dagozkien dokumentuak Slidesharen eta Deliciousen kargatuko dira, eta, beraz, sareko komunikabideetan informazioa biltzeko balio izango du. 

 

Beste albiste batzuk