Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Mankomunitatea
2020/04/17

Fakturen ordainketa abonatu guztiei atzeratzeari buruzko argibidea

Fakturaren zenbatekoa ekainaren 1a baino lehen ordaindu nahi duten pertsonek IMren webgunearen bidez egin ahal izango dute

Jakina denez, alarma-egoera dela-eta, Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateak ekainaren 1a arte atzeratu ditu abonatu guztiei egin beharreko kobrantzak. Nolanahi ere, fakturaren zenbatekoa egun hori baino lehenago ordaindu nahi dutenek “Fakturak ordaindu” zerbitzuaren bidez egin dezakete, lotura honetan.

Gogora ekarri behar da ez direla jasanaraziko, ekainaren 1etik aurrerako datetara atzeratzen diren ordainketen kasuan, alarma-egoeraren epeari dagozkion berandutze-interesak. Ordainketan atzerapen handiagoa behar duten titularrek Herritarren Arretarako Zerbitzura jo beharko dute (948423242 telefono-zenbakia edo mcp@mcp.es helbide elektronikoa), kasu bakoitza aztertzeko, behin alarma-egoera amaitzen denean.

Azkenik, adierazi behar da SCPSAn %90eko hobaria dagoela faktura ordaintzeko zailtasun ekonomikoak dituzten etxebizitza-kontratuen titular partikularrentzat. Baldintzak eta hobaria izapidetzeko era www.mcp.es webgunean kontsultatu ahal dira.

Beste albiste batzuk