Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
25N
Mankomunitatea
2017/11/22

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako konpromisoarekin bat egin du IMk

Emakume eta neskato errefuxiatuek jasaten duten indarkerian jarri du arreta aurtengo adierazpenak

Emakumeenganako indarkeriaren kontra egiteko aurten antolatu den kanpainarekin bat egin duten Nafarroako laurogei toki erakundeetako bat (kontzejuak, udalak eta beste mankomunitate batzuk) da Iruñerriko Mankomunitatea. Aurtengo adierazpenak, hain zuzen, arreta berezia jartzen du emakume eta neskato errefuxiatuengan, genero indarkeria mota ororen kontrako arbuioa adierazten du eta arlo honetan Administrazio Publikoek duten konpromisoa adierazten du. 

Heldu den azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango dela-eta egin da ekimen hau. Zehazki, Nazio Batuek izendatutako eguna da, gizartea arazo honen larritasunaz sentsibilizatzeko eta bai haren gaineko gogoeta eragiteko ere.  

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak sustatutako kanpainaren kariaz, erakunde horrek adierazpena zabaldu du. Hartan, jasotzen da urgentziazkoa dela erantzutea “ahulezia handiko egoeretan larritasun berezia hartzen duen indarkeria baten aurrean, besteak beste, neskato eta emakume errefuxiatuek bizi duten ahulezia egoeretan”. 

Gainerako toki erakundeek bezala, Iruñerriko Mankomunitateak bat egin du erakunde adierazpen horrekin. Hain zuzen, adierazpenaren amaieran, herritarrak gonbidatzen dira emakumeen kontrako indarkeria errotik kentzeko konpromisoa erakusten jarraitzera eta azaroaren 25aren inguruan antolatuko diren jarduera guztietan parte hartzera.

Manifestuaren testu osoa lotura honetan irakur daiteke. 

Beste albiste batzuk