Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Mankomunitatea
2021/09/02

Bicimugik Iruñerrian izango duen zatiaren obrak hasi dira

Ibilbideak Uharte eta Uztarrotz konektatuko ditu, Eguesibar zeharkatuz, eta distantzia osoa 11.600 metro izango da.

Bicimugik Iruñerrian izango duen zatia egokitzeko lanak hasi ditu Iruñerriko Mankomunitateak. 11.600 metroko ibilbidea izanda, Uharte eta Uztarrotz konektatuko ditu, Eguesibar zeharkatuz, eta, hartara, Iratiren bide berdearen ibilbidearen zati bat egokituko du. 

Jakina denez, Bicimugi mugaz haraindiko lankidetzarako proiektuak bizikleta-ibilbideak garatzea hartzen du barnean, lurralde-garapen iraunkorrerako ardatz moduan, EuroVelo 3 ibilbidea konektatuz, Nafarroatik igarotzean.  

Gogoan izan behar da EuroVelo distantzia luzeko 17 bizikleta-ibilbideren sarea dela eta ibilbide horiek Europa kontinente osoa konektatu eta batzen dutela. Hain zuzen, zikloturistek eta eguneroko ibilbideak egiten dituzten bertako biztanleek erabil ditzakete ibilbide horiek. Zehazki, EuroVelo 3 ibilbideak Norvegia eta Santiago de Compostela batzen ditu, guztira 5.300 km dauzka, eta haietatik ia 3.600 km Espainian daude, nagusiki Frantziako Donejakue bidearen ibilbide klasikoan, Nafarroatik, Errioxatik, Gaztela eta Leondik, eta Galiziatik igarotzen denean. 

Proiektuaren helburua da herrien arteko konektagarritasun iraunkorra hobetzea, landa- eta hiri-arloaren arteko batasunari eusteko, ingurumena errespetatuz eta herritarren eskueran geldituko den natura-inguru bati berriz balioa emanez.  

Faseka gauzatzea, eragozpenak minimizatzeko

Ibilbidea egokitzeko obrek gutxi gorabehera bi hilabete iraungo dute, eta zenbait fasetan egingo dira, ukitutako inguru horietan ibiltzen diren pertsonei eragiten ahal dizkieten eragozpenak minimizatzeko. Lehenbiziko lanak Urbiko bidean egingo dira, Uharten, eta gero ibilbidea jarraituko da Eguesibarren, Uztarrotz herriraino.

Obra horietarako aurreikusi den aurrekontua 121.930 euro da, eta haien %35 Iruñerriko Mankomunitateak (29.873 €) eta Eguesibarrek (12.803 €) ordainduko dituzte. Gainerakoa Eskualdeak Garatzeko Europako Funtsak (EGEF) batera finantzatu du %65ean, Bicimugi Interreg Programaren bidez. POCTEFAren helburua da Espainia-Frantzia-Andorra muga-inguruaren integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea. Hain zuzen, mugaz haraindiko ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-jarduerak garatzean kontzentratzen da laguntza, lurralde-garapen iraunkorraren aldeko baterako estrategien bidez.  

EGEFek batera finantzatutako proiektua.

Beste albiste batzuk

  • Erakundeak iraunkortasunarekin duen konpromisoa nabarmendu du Campiónek, bere jarduketa guztiak markatzen dituena
  • Parte hartzeko, Mankomunitatearen webgunean izena eman behar da: www.mcp.es
  • Gainera, gaueko zerbitzuaren ordutegia pandemiaren aurreko bera izatera itzuliko da