Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Mankomunitatea
2019/06/02

Álvaro Gil, Aire Zabaleko XXII. Pintura Lehiaketako irabazlea

Margolan irabazleen eta hautatuen erakusketa Atarrabiako San Andres Errotan egingo da, ekainaren 4a eta uztailaren 31 artean

Álvaro Gil Soldevilla, 33 urtekoa eta Corellakoa, izan da Aire Zabaleko XXII. Pintura Lehiaketako irabazlea. Iruñerriko Mankomunitateak antolatutako lehiaketa gaur egin da, Atarrabiako San Andres Errotaren inguruan, eta 230 lagunek parte hartu dute. Epaimahaikideek 2.000 euroko lehen saria eman diote teknika mistoarekin egindako lan batengatik. Horrez gain, epaimahaiak erabaki du Conchita Bardají Lardiési eta Xabier Urtuaga Elgezua ematea accesitak  –bakoitzak 1.000 euro eskuratu ditu–. Bardají 47 urtekoa da eta Atarrabiakoa, eta Urtuaga, 43 urtekoa eta Mutiloakoa.

Lehiaketan parte hartu duten artistak 10:00etan hasi dira lanean, eta 16:00etan bukatu behar izan dute. Aurtengo epaimahaikideak hauek izan dira: Aritz Ayesa, Iruñeko Mankomunitateko lehendakaria, Javier Manzanos, aditua arte plastikoetan, Kontxesi Vicente, artista gonbidatua, Eduardo Alsasua, aurreko urteko ekitaldiko irabazlea, eta José Luis Ollo, IMko komunikazio-teknikaria.

Álvaro Gil artista profesionala eta plastikako irakaslea da, eta Mankomunitateak antolatzen duen Aire Zabaleko Pintura Lehiaketan parte hartu duen bigarren aldia izan da. Saria eskuratu duen lana, hain zuzen, teknika mistoarekin eginda dago, eta bertan margo akrilikoa, argizari akuarelagarriak eta ur-errotuladoreak erabili ditu. Margolanean San Andres Errotako lorategiko txoko bat ikusten da, eta zuhaitz handi bat da konposizioaren motibo nagusia. Ezkerreko aldean, “Llueve polen” (Polena ari du) testua nabarmentzen da, eta horrekin egun osoan Errotaren ingurunean egon diren kotoi-itxurako ilaunen kantitate handiaren lekukotza utzi nahi izan du Gilek. Egilearen arabera, beheko aldeak beste erritmo bat ematen dio lanari, hainbat kolore eta marratako hostoek eratutako landaredi-espazioari esker, margolanaren tonalitatea orekatzeko bidea ematen baitu.

Margolan saridunak eta epaimahaikideek hautatu dituzten beste 29 Atarrabiako San Andres Errotan bertan egongo dira erakusgai ekainaren 4a eta uztailaren 31 bitartean.

Beste albiste batzuk

  • Zuhaitza 2.530 botila berrerabilgarrik eratuta dago eta zortzigarren urtez jarraian kokatu da Baluarteko plazan
  • Bihar, asteartea, izango den Komunaren Mundu Egunaren kariaz sustatutako kanpainarekin bat egin dute NILSAk eta IMk
  • Lasterketa egin bitartean zerbitzutik kanpo egongo da Sarasate pasealekuaren 1ean dagoen taxi-geralekua