Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Mankomunitatea
2013/06/11

Aire zabaleko pintura lehiaketako erakusketa, Atarrabiako Pilategian

Hautatutako margolanak Atarrabiako Pilategian erakutsiko dira, ekainaren 22a eta uztailaren 28a artean.

Joan den ekainaren 2an egin genuen Aire zabaleko pintura lehiaketan hautatutako margolanen erakusketa aurreko ekainaren 8an, larunbata, inauguratu genuen San Andres Errotan, baina, hurrengo egunean eskualdean izan ziren uholdeen ondorioz, lekuz aldatu behar izan dugu. Hain zuzen, Atarrabiako Pilategian bisitatu ahal izango dugu ekainaren 22a, larunbata, eta uztailaren 28a artean. 33 margolan erakutsiko dira, besteak beste, Jesús Arguiñáriz irabazlearena eta accessit bana eskuratu zuten Sofía Rodríguez eta Ramón Estévez parte-hartzaileenak.

San Andres Errotako eraikina Arga eta Ultzama ibaiek bat egiten duten tokian dago, eta, aurreko igandeko uholdeek eragindako kalteen ondorioz, itxita egongo da gutxi gorabehera bi hilabetean konponketa lanak egiteko.

 

Beste albiste batzuk