Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Mankomunitatea
2015/05/04

Aire zabaleko pintura lehiaketa ekainaren 7an izango da, igandea

Izena emateko 7 euro ordaindu behar dira, eta maiatzaren 29ko 15:00 bitartean dago epea (ostirala)

Aire zabaleko pintura lehiaketaren hemezortzigarren ekitaldia ekainaren 7an izango da, igandea, San Andres Errotan (Eskualdeko Ibai Parkea, Atarrabia, San Andres kalea, 6). Izena emateko epea zabalik dago (7 euro ordaindu behar dira), eta Mankomunitatearen bulegoetan egin daiteke, Navas de Tolosa kalearen 29.ean, 08:30 eta 15:00 artean, astelehenetik ostiralera. Horrez gain, lotura honetan ere egin daiteke, formularioa beteta eta sarean bertan ordainduta. Epea maiatzaren 29an amaituko da, ostirala, baldin eta ez bada lehenago osatzen parte-hartzaileen kopurua (gehienez 400 izango dira).

Lehiaketaren egunean bertan, 10:00 eta 12:00 artean emango zaizkie oihalak parte-hartzaileei San Andres Errotan, eta lanak 10:00 eta 16:00 artean egin beharko dituzte.  

Lehiaketa honen bidez Mankomunitateak Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatzen du. Lehen saria 2.000 eurokoa izango da eta bi akzesit emango dira, 1.000 eurokoa bakoitza. Sariak, hain zuzen, lehiaketa amaitzen denean emango dira, San Andres Errotan bertan. Gero, irabazle izan diren lanen eta hautatu direnen erakusketa ekainaren 8a eta uztailaren 5a artean izango da, San Andres Errotako erakusketa aretoan.

Joan den urteko ekitaldian María Goñi iruindarrak egindako margolanak eskuratu zuen saria. Aurreko ekitaldietan, berriz, hauek izan dira irabazleak: José Miguel Corral (1998), Patxi Idoate (1999), José Zubiaurre (2000), Carlos Puig (2001), Eduardo Izcue (2002), Cristina Caballero, María Ángeles Arranz, María Antonia Auzmendi eta Maite Barragán (2003), Ricardo Armendáriz (2004), Jesús Rivero (2005), Manuel Bermejo (2006), David Bermúdez (2007), Juan José Lazcano (2008), Juan José Altuna (2009), José Miguel Arranz (2010), David Anocíbar (2011), Fermín Lizarraga (2012) eta Jesús Arguiñáriz (2013).

Aurtengo ekitaldi honetan epaimahaikoak hauek izango dira:

  • José Antonio Goicoechea, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariordea.
  • Juan José Echeverría, Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorreko kidea.
  • Javier Manzanos, aditua arte plastikoetan.
  • José Ignacio Agorreta, artista gonbidatua.
  • María Goñi, 2014ko ekitaldiko irabazlea.

Lehiaketaren oinarri osoak behera kargatu ahal dira lotura honetatik (PDF formatuan).

 

Beste albiste batzuk

  • Bihar, asteartea, izango den Komunaren Mundu Egunaren kariaz sustatutako kanpainarekin bat egin dute NILSAk eta IMk
  • Lasterketa egin bitartean zerbitzutik kanpo egongo da Sarasate pasealekuaren 1ean dagoen taxi-geralekua
  • Aldaketaren arrazoia da billabesetan ordainketarako ekipoak eta ustiapena laguntzeko sistema aldatzea