Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Mankomunitatea
2016/05/04

Aire zabaleko pintura lehiaketa ekainaren 5ean izango da, igandea

Izena emateko 7 euro ordaindu behar dira, eta maiatzaren 27ko 15:00 bitartean dago epea (ostirala)

Iruñerriko Mankomunitateak antolatu ohi duen aire zabaleko pintura lehiaketa ekainaren 5ean izango da, igandea, San Andres Errotan (Iruñerriko Ibai Parkea, San Andres kalea, 6, Atarrabia). Lehiaketa Ingurumenaren Mundu Eguna ospatzeko sortu zen, eta aurtengoa hemeretzigarren ekitaldia izango du.

Lehiaketan izena emateko 7 euro ordaindu behar dira eta, epea zabalik dagoenez, Mankomunitatearen bulegoetan egin daiteke (Navas de Tolosa, 29), 08:30etik 15:00etara, astelehenetik ostiralera. Horrez gain, lotura honetan ere egin daiteke, formularioa beteta eta sarean bertan ordainduta. Epea maiatzaren 27an amaituko da, ostirala, baldin eta ez bada lehenago osatzen parte-hartzaileen kopurua (gehienez 400 izango dira). Aurreko ekitaldietan bezala, oihalak lehiaketaren egunean bertan emango zaizkie parte-hartzaileei, 10:00 eta 12:00 artean, San Andres Errotan, eta lanak 10:00 eta 16:00 artean egin beharko dituzte.  

Lehen saria 2.000 eurokoa izango da eta bi akzesit emango dira, 1.000 eurokoa bakoitza. Sariak, hain zuzen, lehiaketa amaitzen denean emango dira, San Andres Errotan bertan. Gero, irabazle izan diren lanen eta hautatu direnen erakusketa ekainaren 7a eta uztailaren 5a artean izango da, San Andres Errotako erakusketa aretoan.

Joan den urteko ekitaldian Ricardo Armendáriz iruindarraren margolanak eskuratu zuen lehen saria. Aurreko ekitaldietan, berriz, hauek izan dira irabazleak: José Miguel Corral (1998), Patxi Idoate (1999), José Zubiaurre (2000), Carlos Puig (2001), Eduardo Izcue (2002), Cristina Caballero, María Ángeles Arranz, Mª Antonia Auzmendi eta Maite Barragán (2003), Ricardo Armendáriz (2004), Jesús Rivero (2005), Manuel Bermejo (2006), David Bermúdez (2007), Juan José Lazcano (2008), Juan José Altuna (2009), José Miguel Arranz (2010), David Anocíbar (2011), Fermín Lizarraga (2012), Jesús Arguiñáriz (2013) eta María Goñi (2014).

Aurtengo ekitaldi honetan epaimahaikoak hauek izango dira:

  • Aritz Ayesa, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakaria.
  • Maite Esporrín, Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorreko ordezkaria.
  • Javier Manzanos, aditua arte plastikoetan.
  • Adriana Lorente, pintore gonbidatua.
  • Ricardo Armendáriz, 2015eko ekitaldiko irabazlea.

Lehiaketaren oinarri osoak behera kargatu ahal dira lotura honetatik (PDF formatuan).

Beste albiste batzuk

  • Aldaketaren arrazoia da billabesetan ordainketarako ekipoak eta ustiapena laguntzeko sistema aldatzea
  • Goñi / Ollaran eremuko hautagai independenteak 29 boto eskuratu ditu, eta Echeverríak (Navarra Suma), 23
  • Eguneko gutxieneko zerbitzuak %60koak izango dira puntako orduetan eta %40koak ordu lasaietan