Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Mankomunitatea
2017/05/03

Aire zabaleko pintura lehiaketa ekainaren 4an izango da, igandea

Lehiaketak XX. edizioa izango du aurtengoa, eta Atarrabiako San Andres Errotan egingo da

Iruñerriko Mankomunitateak urtero antolatzen duen aire zabaleko pintura lehiaketa ekainaren 4an izango da, igandea, San Andres Errotan (Iruñerriko Ibai Parkea, San Andres kalea, 6, Atarrabia). Lehiaketa Ingurumenaren Mundu Eguna ospatzeko sortu zen, eta aurtengoa hogeigarren ekitaldia izango du.

Lehiaketan izena emateko 7 euro ordaindu behar dira eta, epea zabalik dagoenez, Mankomunitatearen bulegoetan egin daiteke (Navas de Tolosa, 29), 08:30etik 15:00etara, astelehenetik ostiralera. Era berean, lotura honetan egin daiteke, formularioa bete eta ordainketa on line eginda.

Epea maiatzaren 26an amaituko da, ostirala, baldin eta ez bada lehenago osatzen parte-hartzaileen kopurua (gehienez 400 izango dira).

Aurreko ekitaldietan bezala, oihalak lehiaketaren egunean bertan emango zaizkie parte-hartzaileei, 10:00 eta 12:00 artean, San Andres Errotan, eta lanak 10:00 eta 16:00 artean egin beharko dituzte.  

Lehen saria 2.000 eurokoa izango da eta bi akzesit emango dira, bakoitza 1.000 eurokoa. Sariak, hain zuzen, lehiaketa amaitzen denean emango dira, San Andres Errotan bertan. Gero, irabazle izan diren lanen eta hautatu direnen erakusketa ekainaren 6a eta uztailaren 5a artean egingo da, San Andres Errotako erakusketa aretoan.

Joan den urteko ekitaldian Uxua Vides tafallarraren margolana izan zen irabazlea. Aurreko urteetan, berriz, hauek izan dira saridunak: José Miguel Corral (1998), Patxi Idoate (1999), José Zubiaurre (2000), Carlos Puig (2001), Eduardo Izcue (2002), Cristina Caballero, María Ángeles Arranz, Mª Antonia Auzmendi eta Maite Barragán (2003), Ricardo Armendáriz (2004), Jesús Rivero (2005), Manuel Bermejo (2006), David Bermúdez (2007), Juan José Lazcano (2008), Juan José Altuna (2009), José Miguel Arranz (2010), David Anocíbar (2011), Fermín Lizarraga (2012), Jesús Arguiñáriz (2013), María Goñi (2014) eta Ricardo Armendáriz (2015).

Hogeigarren ekitaldi honetako epaimahaiko kideak hauek izango dira:

  • Aritz Ayesa, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakaria.
  • Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorreko ordezkari bat.
  • Javier Manzanos, arte plastikoetan aditua.
  • Virginia Santos, margolari gonbidatua.
  • Uxua Vides, 2016ko edizioko lehiaketaren irabazlea.

Lehiaketaren oinarri osoak (PDF) lotura honen bidez behera kargatu ahal dira.

Beste albiste batzuk