Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Albisteak RSS
Mankomunitatea
2014/04/25

Aire zabaleko pintura lehiaketa ekainaren 1ean izango da, igandea

Hirugarren aldiz San Andres Errotan izango da (Atarrabia), Eskualdeko Ibai Parkean.

Aire zabaleko pintura lehiaketaren hamazazpigarren ekitaldia ekainaren 1ean izango da, igandea, eta hirugarren aldiz San Andres Errotan izango da (Eskualdeko Ibai Parkea, Atarrabia, San Andres kalea, 6). Izena emateko epea zabalik dago (7 euro ordaindu behar dira), eta Mankomunitatearen bulegoetan egin daiteke, Navas de Tolosa kalearen 29.ean, 08:30 eta 15:00 artean, astelehenetik ostiralera. Horrez gain, lotura honetan ere egin daiteke, formularioa beteta eta sarean bertan ordainduta. Epea maiatzaren 23an amaituko da, ostirala, baldin eta ez bada lehenago osatzen parte-hartzaileen kopurua (gehienez 400 izango dira).

Lehiaketaren egunean bertan, 10:00 eta 12:00 artean emango zaizkie oihalak parte-hartzaileei San Andres Errotan, eta lanak 10:00 eta 16:00 artean egin beharko dituzte. 

Lehiaketa honen bidez Mankomunitateak Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatzen du. Lehen saria 2.000 eurokoa izango da eta bi akzesit emango dira, 1.000 eurokoa bakoitza. Sariak, hain zuzen, lehiaketa amaitzen denean emango dira, San Andres Errotan bertan. Gero, irabazle izan diren lanen eta hautatu direnen erakusketa ekainaren 3a eta uztailaren 5a artean izango da, San Andres Errotako erakusketa aretoan.

Joan den urteko ekitaldian Jesús Arguiñáriz iruindarrak egindako margolanak eskuratu zuen saria. Aurreko ekitaldietan, berriz, hauek izan dira irabazleak: José Miguel Corral (1998), Patxi Idoate (1999), José Zubiaurre (2000), Carlos Puig (2001), Eduardo Izcue (2002), Cristina Caballero, María Ángeles Arranz, María Antonia Auzmendi eta Maite Barragán (2003), Ricardo Armendáriz (2004), Jesús Rivero (2005), Manuel Bermejo (2006), David Bermúdez (2007), Juan José Lazcano (2008), Juan José Altuna (2009), José Miguel Arranz (2010), David Anocíbar (2011) eta Fermín Lizarraga (2012).

Aurtengo ekitaldi honetan epaimahaikoak hauek izango dira:

  • José Muñoz. Iruñerriko Mankomunitateko lehendakaria.
  • Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorreko kide bat.
  • Javier Manzanos. Aditua arte plastikoetan.
  • Marijose Recalde. Artista gonbidatua.
  • Jesús Arguiñáriz. 2013ko ekitaldiko irabazlea.

Lehiaketaren oinarri osoak behera kargatu ahal dira lotura honetatik (PDF formatuan).

Beste albiste batzuk

  • Bihar, asteartea, izango den Komunaren Mundu Egunaren kariaz sustatutako kanpainarekin bat egin dute NILSAk eta IMk
  • Lasterketa egin bitartean zerbitzutik kanpo egongo da Sarasate pasealekuaren 1ean dagoen taxi-geralekua
  • Aldaketaren arrazoia da billabesetan ordainketarako ekipoak eta ustiapena laguntzeko sistema aldatzea