Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Ofertas de empleo RSS
2021/09/01tik 2021/09/27ra
Publicación documentación

SISTEMEN EUSKARRIETAKO TEKNIKARIA

2021/000023 ERREF.

Iruñerriko Mankomunitatearen sozietateak, SCPSAk (Uraren Ziklo Integralaren, Hiri Hondakinen, Hiri Garraioaren, Taxiaren eta Eskualdeko Ibai Parkearen zerbitzuak kudeatzen ditu), egiturazko lanpostu hau bete behar du:

SISTEMEN EUSKARRIETAKO TEKNIKARIA

Sistema Informatiko eta Telekomunikazioetako burutzaren mende arituta eta talde batean sartuta, antolaketan erabilitako erabiltzailearen zerbitzu informatikoak instalatu, mantendu eta eguneratuko ditu, prestakuntza eta euskarria emanez erabilera horretan eta azpiegitura informatikoen eragiketa- eta ustiatze-lanak eginez, araudi teknikoaren eta arauen arabera, enpresa osoaren eskura edukitzeko bitarteko eta sistema informatiko eguneratuak, guztiz eraginkorrak direnak eta funtzionatzeko bermeak dituztenak.

baldintzak:

  • Lanposturako behar den titulua: Sareko Informatika Sistemen Administrazioko Goi Mailako Teknikariaren Goi Mailako Zikloa edo haren baliokideak (Informatika Sistemen Administrazioko Goi Mailako Teknikaria, Teknikari Espezialista Enpresetako Informatikan).
  • Gidabaimena, B motakoa.

eskaintzen da:

Enpresa publiko bateko langile-zerrendan sartzea. Ordainsari-maila erakargarria, eskatutako eginkizunekin eta baldintzekin bat datorrena, gainerako lan-baldintzekin batera SCPSAren Hitzarmen Kolektiboan araututa dagoen sistemaren arabera. (Hitzarmen kolektiboa).

lotutako dokumentuak pdf formatuan:

  1. DEIALDIA
  2. IRAGARKIA
  3. HAUTAGAITZA ONARPENA

Deialdian interesa duten pertsonek, bertan aurkezteagatik, lanpostuaren eskakizunak eta edukiak, deialdia bera eta hautaketa-prozesuko probak onartzen dituzte.

DATUEN BABESA: Datuak Babesteko araudian ezarrita dagoena betetze aldera, jakinarazi behar dizugu formulario honetan biltzen diren datu pertsonalak fitxategi batean sartuko direla eta helburu bakarra publizitatea egindako hautaketa-prozesua kudeatzea izango dela. Datu horiek ez zaizkio beste inori lagako, legezko xedapenek hala egitea agintzen badute izan ezik. Halaber, jakinarazi behar dizugu fitxategiaren arduraduna SCPSA izango dela eta harengana jo ahal izango duzula datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak eta dauzkazun gainerakoak gauzatzeko helburuarekin. Pribatutasunari buruzko informazio gehigarria webgune honetan kontsultatu dezakezu: hemen