Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Ofertas de empleo RSS
2018/06/14tik 2018/09/30ra
Proceso de selección en curso

Peoia (enplegu poltsa)

2018/000009 erref.

2018ko ekainaren 13an deialdiaren Kalifikazio Epaimahaia bildu da, hitzordura aurkeztutako pertsonek 2018ko maiatzaren 26an egin zuten test psikoteknikoaren emaitzak berrikusteko helburuarekin. Testa eman edo hartaz hornitu duen enpresa hornitzaileak zuzendu ditu test horiek.
Zuzenketaren emaitzek adierazten dute 205 pertsona direla gai proba horretan. 
Edonola ere, eta deialdiaren arabera, puntu kopuru osoaren %50 gainditu duten pertsonen gaitasun intelektualeko testean puntu kopuru handiena eskuratzen duten 150 hautagaitzak baino ez dira igaroko hautaketa prozesuaren hurrengo fasera.
Behin-behineko emaitzak onartu dira.
Halaber, hitzartu da emaitzak argitara ematea SCPSAko Giza Baliabideetako Sailaren iragarki taulan (Julián Arteaga kalea, 2. solairua, H bulegoa, 31002, Iruñea) eta bai Mankomunitatearen webgunean ere, probak egin ziren egunean pertsona bakoitzari hautagaitza identifikatzeko eman zitzaion zenbakiarekin.

Lotutako dokumentuak PDF formatuan:

Emaitzen

 


MCP/SCPSA erakundeak hartua du gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasunarekiko konpromisoa. Hori dela-eta, espresuki gonbidatu nahi ditu deialdi honetara pertsona gaituak eta ezarritako baldintzak betetzen dituztenak.

Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoan ezarrita dagoenaren arabera hau jakinarazi behar dizugu: Emandako datu pertsonalak SCPSA sozietatearen ardurapeko fitxategietan biltzen dira eta helburu bakarra da iragarritako hautaketa prozesua kudeatzea. Eman diren datuak ez zaizkio beste inori utziko, legeek aurreikusitako kasuetan izan ezik. Datuak eskuratzeko, aldatzeko, baliogabetzeko eta horien aurka egiteko eskubideak gauzatu ahal dituzu. Idatzi bat bidali behar duzu SCPSAren “Erregistrora”, 948423242 telefono zenbakira deitu behar duzu edo mezu bat bidali behar duzu mcp@mcp.es helbidera. Helburua hori dela adierazi behar duzu. Eskatutako dokumentuak bidalita edo aurkeztuta interesdunak onartzen du bere datuak tratatzea.