Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Ofertas de empleo RSS
2018/08/31tik 2018/09/21ra
Envío de solicitudes

Mantentze elektrikoko/elektronikoko teknikaria. HHTZ

2018/000017 erref.

Iruñerriko Mankomunitatearen sozietateak, SCPSAk (Uraren Ziklo Integralaren, Hiri Hondakinen, Hiri Garraioaren, Taxiaren eta Eskualdeko Ibai Parkearen zerbitzuak kudeatzen ditu), egiturazko lanpostu hau bete behar du:

Mantentze elektrikoko/elektronikoko teknikaria. HHTZ 

HHTZko buruaren mende egonda, Gongorako zentroko prebentziozko mantentzea eta mantentze zuzentzailea, mekanikoa eta elektrikoa/elektronikoa, antolatu, gainbegiratu eta/edo egin behar du, barnean hartuta ibilgailu industrialena, jasotako arauen eta indarrean dagoen araudi teknikoaren eta segurtasunekoaren arabera, HHTZko ekipoak erabilera egoera ezin hobean edukitzeko eta etengabe funtzionatzea lortzeko.

BALDINTZAK

  • Titulazioa: LHII Elektrizitatea eta Elektronika (Instalazio eta linea elektrikoak / Makina elektrikoak / Koadro eta automatismoen eragileak / Tresneria eta kontrola) edo Elektrizitateko eta Elektronikako Goi Mailako Zikloa (Instalazio elektroteknikoak / Erregulazio eta kontrol sistema automatikoak).
  • Gidabaimena, B motakoa

BALORATUKO DA:

  • Esperientzia, deialdian hasiera batean deskribatu direnekin lotutako eginkizunetan: 2 puntu urteko, gehienez 10 puntu.
  • Bigarren titulazioak eta gainerakoak, honekin lotutakoak, baldintzatzat jo ez direnak ezta baldintzatzat jotakoa lortzeko eskatutakotzat jo ez direnak ere (gehienez 5 puntu)

ESKAINTZEN DA:

  • Enpresako langileen zerrendan sartzea. Eskatutako eginkizunekin eta baldintzekin bat datorren ordainsari maila.
Lotutako dokumentuak PDF formatuan:
  1. DEIALDIA
  2. IRAGARKIA.

DEIALDIAREN AURKEZPENA

SCPSA sozietateak hartua du gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasunarekiko konpromisoa. Hori dela-eta, espresuki gonbidatu nahi ditu deialdi honetara pertsona gaituak. Jarraibide hauen arabera bidali behar dute curriculuma: 

1.CVaren modeloa behera kargatu ordenagailuan.(Datuak formularioan idatzi ahal izateko, ezinbestekoa da Adobe Acrobat instalatuta izatea. Behera kargatu adobe)

2.Bete, postu eta erreferentzia adierazi eta pdf artxiboa zure ordenagailuan gorde (inprimitze aukerari ez eman) atxikitzeko eta bialtzeko datuak zuzenak direla ziurtatuz. Gure c.v.ereduari adosten ez diren eskaerak ez dira onartzen. 

3. Erantsi edo gehitu dokumentua ordenagailutik, aukera honetan klik eginda: Curriculuma bidali

2018ko irailaren 21a bitartean egin behar dute.

 


IM-SCPSA erakundeak hartua du emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunarekiko konpromisoa. Hori dela-eta, espresuki gonbidatu nahi ditu deialdi honetara pertsona gaituak eta ezarritako baldintzak betetzen dituztenak.

Datuen babesa. Datuak Babesteko Araudi Orokorrean ezarrita dagoena betetze aldera, jakinarazi behar dizugu formulario honetan biltzen diren datu pertsonalak fitxategi batean sartuko direla eta helburu bakarra publizitatea egindako hautaketa prozesua kudeatzea izango dela. Datu horiek ez zaizkio beste inori lagako, legezko xedapenek hala egitea agintzen badute izan ezik. Halaber, jakinarazi behar dizugu fitxategiaren arduraduna SCPSA izango dela eta harengana jo ahal izango duzula datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak eta dauzkazun gainerakoak gauzatzeko helburuarekin. Pribatutasunari buruzko informazio gehigarria eskatu eta zure eskubidea bete ditzakezu helbide elektroniko honetan: protecciondatos@mcp.es.