Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Ofertas de empleo RSS
2021/02/18tik 2021/03/14ra
Publicación documentación

HHTZ-KO MANTENTZE MEKANIKOKO TEKNIKARIA

2021/000006 Erref.

Iruñerriko Mankomunitatearen sozietateak, SCPSAk (Uraren Ziklo Integralaren, Hiri Hondakinen, Hiri Garraioaren, Taxiaren eta Eskualdeko Ibai Parkearen zerbitzuak kudeatzen ditu), egiturazko lanpostu hau bete behar du:

HHTZ-KO MANTENTZE MEKANIKOKO TEKNIKARIA

Gongoran (Aranguren Ibarra) dagoen Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroaren buruaren mende egonda eta lantalde baten barnean, zentroko makineriaren, ekipoen eta instalazioen mantentze mekanikoa egin behar du; jasotako oharren eta arau eta prozedura teknikoen arabera; beti funtzionamendu-baldintza onenetan egon dadin, matxurengatiko kostuak minimizatze aldera.

baldintzak:

  • Lanposturako behar den titulua: LHII Metala (Tresneria eta muntaketa mekanikoak/Fabrikazio mekanikoa/Makina-erremintak/Matrizegintza eta moldegintza/Automatismo pneumatikoak eta oleohidraulikoak/Mantentze mekanikoa) edo Fabrikazio Mekanikoko Goi Mailako Zikloa (Mekanizazio bidezko Produkzioa).
  • Gidabaimena, B motakoa.

eskaintzen da:

Enpresa publiko bateko langile-zerrendan sartzea. Ordainsari-maila erakargarria, eskatutako eginkizunekin eta baldintzekin bat datorrena, gainerako lan-baldintzekin batera SCPSAren Hitzarmen Kolektiboan araututa dagoen sistemaren arabera. (Hitzarmen kolektiboa).

lotutako dokumentuak pdf formatuan:

  1. DEIALDIA
  2. IRAGARKIA
  3. HAUTAGAITZA ONARPENA

Deialdian interesa duten pertsonek, bertan aurkezteagatik, lanpostuaren eskakizunak eta edukiak, deialdia bera eta hautaketa-prozesuko probak onartzen dituzte.

DATUEN BABESA: Datuak Babesteko araudian ezarrita dagoena betetze aldera, jakinarazi behar dizugu formulario honetan biltzen diren datu pertsonalak fitxategi batean sartuko direla eta helburu bakarra publizitatea egindako hautaketa-prozesua kudeatzea izango dela. Datu horiek ez zaizkio beste inori lagako, legezko xedapenek hala egitea agintzen badute izan ezik. Halaber, jakinarazi behar dizugu fitxategiaren arduraduna SCPSA izango dela eta harengana jo ahal izango duzula datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak eta dauzkazun gainerakoak gauzatzeko helburuarekin. Pribatutasunari buruzko informazio gehigarria webgune honetan kontsultatu dezakezu: hemen