Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Ofertas de empleo RSS
2018/11/08tik 2018/11/26ra
Envío de solicitudes

Buruordea Sareen eta Instalazioen Mantentze Zentroa

2018/000026 erref.

Iruñerriko Mankomunitatearen sozietateak, SCPSAk (Uraren Ziklo Integralaren, Hiri Hondakinen, Hiri Garraioaren, Taxiaren eta Eskualdeko Ibai Parkearen zerbitzuak kudeatzen ditu), egiturazko lanpostu hau bete behar du:

aBuruordea Sareen eta Instalazioen Mantentze Zentroa

Sareen eta Instalazioen Mantentze Zentroko buruaren mende egonik, hornidura eta saneamendu sareen eta instalazioen prebentziozko mantentzea, mantentze zuzentzailea eta hobekuntzak antolatu, gainbegiratu eta hartan esku hartzeaz arduratuko da, eta bai dagokion biltegi logistikoaren kudeaketa ere; legezko araudiaren, teknikoaren eta segurtasunekoaren, arabera, dagozkien prozesuen definizioaren arabera, eta jasotako ildo nagusien edo arauen eta orientazio estrategikoen arabera; hornidurako eta saneamenduko sareak eta instalazioak funtzionamendu eta kontserbatze egoera ezin hobean egoten laguntzeko, eta etengabe hobetzeko, proposatutako kalitate helburuak, zerbitzuaren jarraitutasuna eta produktibitatea lortuta..

BALDINTZAK

  • Titulua: Ingeniaritzakoa, gehienbat Ingeniaritza Zibila, Herri Lanetako Ingeniaritza Teknikoa, eraikuntza zibilen espezialitatea edo baliokidea.
  •  Hiru urteko lanbide-esperientzia zuzendaritzako lanpostuetan obrekin lotuta, barnean hartuta pertsonak eta ekipoak kudeatzea.
  • Gidabaimena, B motakoa

BALORATUKO DA:

  • Esperientzia gehigarria, deialdian hasiera batean deskribatu direnekin lotutako eginkizunetan: puntu 1 urteko, gehienez 3 puntu.
  •  Masterra edo graduondoko ofiziala, eginkizunarekin lotutakoa: 5 puntu.
  •  Ingelesa: B2 maila edo goragokoa, 2 puntu (B2, puntu 1; C1 edo C2, puntu 1).

ESKAINTZEN DA:

  • Enpresako langileen zerrendan sartzea. Eskatutako eginkizunekin eta baldintzekin bat datorren ordainsari maila.

Lotutako dokumentuak PDF formatuan:
  1. DEIALDIA
  2. IRAGARKIA.

DEIALDIAREN AURKEZPENA

SCPSA sozietateak hartua du gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasunarekiko konpromisoa. Hori dela-eta, espresuki gonbidatu nahi ditu deialdi honetara pertsona gaituak. Jarraibide hauen arabera bidali behar dute curriculuma: 

1.CVaren modeloa behera kargatu ordenagailuan.(Datuak formularioan idatzi ahal izateko, ezinbestekoa da Adobe Acrobat instalatuta izatea. Behera kargatu adobe)

2.Bete, postu eta erreferentzia adierazi eta pdf artxiboa zure ordenagailuan gorde (inprimitze aukerari ez eman) atxikitzeko eta bialtzeko datuak zuzenak direla ziurtatuz. Gure c.v.ereduari adosten ez diren eskaerak ez dira onartzen. 

3. Erantsi edo gehitu dokumentua ordenagailutik, aukera honetan klik eginda: Curriculuma bidali

2018ko azaroaren 26a bitartean egin behar dute.

 


IM-SCPSA erakundeak hartua du emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunarekiko konpromisoa. Hori dela-eta, espresuki gonbidatu nahi ditu deialdi honetara pertsona gaituak eta ezarritako baldintzak betetzen dituztenak.

Datuen babesa. Datuak Babesteko Araudi Orokorrean ezarrita dagoena betetze aldera, jakinarazi behar dizugu formulario honetan biltzen diren datu pertsonalak fitxategi batean sartuko direla eta helburu bakarra publizitatea egindako hautaketa prozesua kudeatzea izango dela. Datu horiek ez zaizkio beste inori lagako, legezko xedapenek hala egitea agintzen badute izan ezik. Halaber, jakinarazi behar dizugu fitxategiaren arduraduna SCPSA izango dela eta harengana jo ahal izango duzula datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak eta dauzkazun gainerakoak gauzatzeko helburuarekin. Pribatutasunari buruzko informazio gehigarria webgune honetan kontsultatu dezakezu: hemen