Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Ofertas de empleo RSS
2018/11/23tik 2018/12/21ra
Envío de solicitudes

Aplikazioen proiektuen kudeatzailea

2018/000027 erref.

Iruñerriko Mankomunitatearen sozietateak, SCPSAk (Uraren Ziklo Integralaren, Hiri Hondakinen, Hiri Garraioaren, Taxiaren eta Eskualdeko Ibai Parkearen zerbitzuak kudeatzen ditu), egiturazko lanpostu hau bete behar du:

Aplikazioen proiektuen kudeatzailea

Aplikazio berriz, informatikako prozesuz eta hobekuntza adierazgarriz hornitzea, zehazten, kudeatzen eta administratzen, erakundearen beharren eta jasotako aginduen arabera, premietara eta prozeduretara egokituta dauden aplikazioak emateko erakundeari, enpresaren bilakaerarekin eta beharrekin bat.

BALDINTZAK

  • Unibertsitateko titulua, goi mailakoa, arlo teknikoetan, gehienbat, Informatikan, Ingeniaritza informatikoan, Matematikan, Fisikan, Telekomunikazioetan eta abarretan.

  • Gidabaimena, B motakoa

BALORATUKO DA:

  • Esperientzia, deialdian hasiera batean deskribatu direnekin lotutako eginkizunetan: 2 puntu urteko, gehienez 10 puntu.
  • Masterra edo graduondoko ofiziala, eginkizunarekin lotutakoa (gehienez 7 puntu).

  •  Ingelesa: gutxienez B2 maila (gehienez 3 puntu: puntu 1 B2, 2 puntu C1, 3 puntu C2)

ESKAINTZEN DA:

  • Enpresako langileen zerrendan sartzea. Eskatutako eginkizunekin eta baldintzekin bat datorren ordainsari maila.

Lotutako dokumentuak PDF formatuan:
  1. DEIALDIA
  2. IRAGARKIA.

DEIALDIAREN AURKEZPENA

SCPSA sozietateak hartua du gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasunarekiko konpromisoa. Hori dela-eta, espresuki gonbidatu nahi ditu deialdi honetara pertsona gaituak. Jarraibide hauen arabera bidali behar dute curriculuma: 

1.CVaren modeloa behera kargatu ordenagailuan.(Datuak formularioan idatzi ahal izateko, ezinbestekoa da Adobe Acrobat instalatuta izatea. Behera kargatu adobe)

2.Bete, postu eta erreferentzia adierazi eta pdf artxiboa zure ordenagailuan gorde (inprimitze aukerari ez eman) atxikitzeko eta bialtzeko datuak zuzenak direla ziurtatuz. Gure c.v.ereduari adosten ez diren eskaerak ez dira onartzen. 

3. Erantsi edo gehitu dokumentua ordenagailutik, aukera honetan klik eginda.Curriculuma bidali

2018ko abenduaren 21a bitartean egin behar dute.

 


IM-SCPSA erakundeak hartua du emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunarekiko konpromisoa. Hori dela-eta, espresuki gonbidatu nahi ditu deialdi honetara pertsona gaituak eta ezarritako baldintzak betetzen dituztenak.

Datuen babesa. Datuak Babesteko Araudi Orokorrean ezarrita dagoena betetze aldera, jakinarazi behar dizugu formulario honetan biltzen diren datu pertsonalak fitxategi batean sartuko direla eta helburu bakarra publizitatea egindako hautaketa prozesua kudeatzea izango dela. Datu horiek ez zaizkio beste inori lagako, legezko xedapenek hala egitea agintzen badute izan ezik. Halaber, jakinarazi behar dizugu fitxategiaren arduraduna SCPSA izango dela eta harengana jo ahal izango duzula datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak eta dauzkazun gainerakoak gauzatzeko helburuarekin. Pribatutasunari buruzko informazio gehigarria webgune honetan kontsultatu dezakezu: hemen