Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Mancomunidad de la Comarca de Pamplona

Ofertas de empleo RSS
2020/02/28tik 2020/03/21ra
Publicación documentación

ADMINISTRAZIO ETA FINANTZA ZUZENDARIA

2020/000003 Erref.

Iruñerriko Mankomunitatearen sozietateak, SCPSAk (Uraren Ziklo Integralaren, Hiri Hondakinen, Hiri Garraioaren, Taxiaren eta Eskualdeko Ibai Parkearen zerbitzuak kudeatzen ditu), egiturazko lanpostu hau bete behar du:

ADMINISTRAZIO ETA FINANTZA ZUZENDARIA

SCPSAren Zuzendaritza-Kudeatzailetzaren mende egonda, eginkizun ekonomikoak eta erosketak planifikatu, zuzendu, bultzatu eta ebaluatuko ditu, eta bai lotutako administrazio-prozesuak ere, zerbitzu-zuzendaritzei eta erakunde osoari laguntza emateko, orientazio estrategikoen eta araudiaren arabera; finantza-baliabideen, erosketen kudeaketaren eta administrazio-prozesuen optimizazioa ziurtatzeko.

BALDINTZAK

  • Lanposturako behar den titulua: unibertsitateko titulua, batez ere, Ekonomia edo Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzakoa.
  • Bost urteko esperientzia administrazioaren eta finantzen arloko zuzendaritza-lanpostuetan.
  • Gidabaimena, B motakoa.

ESKAINTZEN DA

Enpresako langileen zerrendan sartzea. Eskatutako eginkizunekin eta baldintzekin bat datorren ordainsari-maila.

Lotutako dokumentuak PDF formatuan:

  1. DEIALDIA
  2. IRAGARKIA
  3. HAUTAGAITZA ONARPENA

IM-SCPSA erakundeak hartua du emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunarekiko konpromisoa. Hori dela-eta, espresuki gonbidatu nahi ditu deialdi honetara pertsona gaituak eta ezarritako baldintzak betetzen dituztenak.

Datuen babesa. Datuak Babesteko Araudi Orokorrean ezarrita dagoena betetze aldera, jakinarazi behar dizugu formulario honetan biltzen diren datu pertsonalak fitxategi batean sartuko direla eta helburu bakarra publizitatea egindako hautaketa prozesua kudeatzea izango dela. Datu horiek ez zaizkio beste inori lagako, legezko xedapenek hala egitea agintzen badute izan ezik. Halaber, jakinarazi behar dizugu fitxategiaren arduraduna SCPSA izango dela eta harengana jo ahal izango duzula datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak eta dauzkazun gainerakoak gauzatzeko helburuarekin. Pribatutasunari buruzko informazio gehigarria webgune honetan kontsultatu dezakezu: hemen