#IMetxean

X
  • Beste batzuk
  • ZER GERTATZEN DA URAREKIN?

    Nora joaten da erabiltzen dugun ura? Nola garbitzen da? Kolektoreen sare baten bidez, hondakin-urak Arazuriko Hondakin Uren Araztegira (HUA) bideratzen dira Iruñerrian, arazteko prozesu bat egiteko ur horiei. Prozesu hori eginez gero, ur horiek Arga ibaira itzul daitezke baldintzarik onenetan.

    2020ko Ingurumenaren Mundu Eguna baliatu nahi dugu, hondakin-urak araztea eta saneatzea errazten duten ohitura batzuk gogora ekartzeko. 

     

    Bainugelan paperontzi bat jartzeko gomendatzen dizuegu eta, ohitura eta erabaki txarren ondorioz, gure saneamendu-sareetara iristen diren zenbait hondakin zuzen botatzeko.

     

    Hondakin horiek, zehazki, hauetara bota edo eraman behar dira:

    Gainerakoen edo errefusaren edukiontzira: paper-zapi bustiak, kotoi-zotzak, konpresak, tanpoiak, kotoia, pixoihalak, preserbatiboak, hortzetako haria, zigarroen iragazkiak, txikleak…
    Gai organikoen edukiontzira: janari-hondarrak, ilea…
    Garbigunera: olioak, kosmetikoak, disolbatzaileak, azazkaletako lakak eta margoak.
    Botiketara: sendagai iraungiak eta sendagaien ontziak botatzeko lekua dira.

    Herritar guztion ardura da ura zaintzea!


    Arazuriko Araztegira eta inguruetara bisita desberdinak biltzen ditugun bideo bat ere baduzue hemen.

     

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Inskripziogabe

    Jarduera nabarmenduak

    Beste batzuk
    Hurrengo eguneanOsteguna 26 de Azaroa
    Beste batzuk
    Hurrengo eguneanOsteguna 26 de Azaroa
    Beste batzuk

    Mankomunitateak badu zer ospatua!

    Hurrengo eguneanOsteguna 26 de Azaroa
    Hitzaldia/Tailerra
    Hurrengo eguneanAstelehena 17 de Apirila