#IMetxean

X
  • Ekitaldia
  • URAREN JAIA — 2020

    Hemen da 2020ko Uraren Jaia!

    Aurtengo ediziorako oso plan dibertigarria proposatu nahi dizuegu, sari ezin bereziagoa izango duena.

    Urarekin dibertitzen ari zarela erakusten duen bideo bat bidal iezaguzu, eta zuhaitz-etxe ikaragarri batean gau batean lo egiteko aukera irabazi ahal izango duzu. 

    Ekainaren 7an, igandea, bideo bat emango dugu argitara, irabazi duen bideoa jakinarazteko.

    Hona hemen ideiak eta jolasak dituzten lotura batzuk, inspirazioa hartzeko:
    IDEIAK 1
    IDEIAK 2

    Gainera, Pantxika gure animatzaileak iradokizun dibertigarri batzuk proposatzen dizkigu bideo honetan:

     


    OINARRIAK

    Publikoa: familiak/haurrak.
    Hasiera: bideoa maiatzaren 29tik aurrera bidal dezakezu.
    Amaiera: bideoak bidaltzeko epea ekainaren 6an bukatuko da, larunbata, 22:00etan.
    Iraupena: bideoek ezin izango dute 15 segundoko baino gehiagoko iraupena izan.
    Bideoa: ahal izanez gero, bideoak formatu horizontalean grabatuko dira.
    Jasotzea: bidali bideoa WhatsApp bidez, 605 695 172 zenbakira, eta izen osoa adierazi.
    Saria: gau bat zuhaitz-etxe batean, gosari ekologikoa eta bisita etxalde batera. Saria zozketa bidez esleituko da.

    Bideoa bidaltzean onartzen duzu erabili ahal izatea eta zabalkundea egitea gure webgunean eta Youtubeko gure kanalean.
    Baimen hau edozein unetan baliogabetu ahal izango duzu.

    • 2020/05/28tik 2020/06/08ra
      ON LINE
    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripziogabe
  • ON LINE
  • Jarduera nabarmenduak

    Bisita gidatua

    Etorri San Andres Errota ezagutzera eta jakin eraikinaren historia, nola sortzen den energia eta nola egiten den irina barnean energia horrekin.

    Hurrengo eguneanIgandea 19 de Iraila
    Bisita gidatua

    Jada edateko ona den ura biltegiratzen da Mendillorriko ur-biltegietan, ur hori gure etxeetara iritsi aurretik.

    Hurrengo eguneanIgandea 19 de Iraila
    Bisita gidatua

    Zentro bikain honetan, jatorrizko pilategiaren kopia bat dago, bolatze tradizionala nola egiten zen ikasteko eta bere historiara pitin bat gehiago gerturatzeko. 

    Hurrengo eguneanIgandea 19 de Iraila
    Bisita gidatua

    Badakizu etxean edaten duzun ura hemendik joaten dela? Etorri natura-ingurune sinestezin hau bisitatzera eta ezagutu urari buruzko datu interesgarri-interesgarriak.

    Hurrengo eguneanIgandea 19 de Iraila