Etorri Mendillorriko ur-biltegietara eta murgildu jolas-parke batean, 2019ko Uraren Jaia ospatzeko.
Jai honetan ura izango da protagonista, eta txikiek jarduera mordoa izango dute ongi pasatzeko: tren txikia, puzgarriak, aintzira txalupekin, aquasplash, ur-jolasak, tailerrak haurrentzat, aparraren jaia, uraren taberna eta fantasiazko makillajea.