Argazki-erakusketa berri hau aurkeztu nahi dizugu!
Joan den azaroaren 16an, larunbata, Mendillorriko ur-biltegietan egin zen ‘Argazki Rallyan’ parte hartu zutenen artean hautatu dira erakusgai dauden lan hauek. Etor zaitez naturaren gaineko irudi ikusgarri hauetaz gozatzera.
Gainera, botoa ematen baduzu, rallya zein bi argazkik irabaziko duten erabakitzeko aukera izango duzu.