• Aisia
  • Txangoa: Itsasora iristen diren hondakinak (LIBERA PROIEKTUA)

    Itsasora iristen diren hondakinak aurrez aurre ditugun ingurumen-arazo larrienetako bat dira. Hori dela-eta, Mankomunitateak txango hau antolatu nahi izan du.

    Gehiago jakin nahi baduzu, zure begiekin ikusi arazo honen garrantzia eta larritasuna, eta konponbideak jartzen nola lagundu dezakezun ikasi, ez pentsatu gehiago eta eman izena.

    Ordutegiak:

    08:30ean Elkargunea Iruñeko Autobus geltokian izango da 

    09:45ean, Nafarroako Kutxa Fundazioak Hondarribian dituen udalekuetara iristea. Bisita egingo da instalazioetara eta sentsibilizazio-jarduera.

    Paseoa itsasontzian, Hondarribiko portutik, Bidasoa ibaiaren ahoan edo bokalean ibiltzeko eta portuaren sarrerara iristeko.

    Denbora librea. 

    18:00etan autobusa, Hondarribia-Iruñea.

    Txangoak barnean hartzen du:

                Joan-etorrirako autobusa Iruñetik.

                Paseoa itsasontzian.

                Ibilbide gidatua Hondarribiko udalekuetan.

                Jarduera Nafarroako Kutxa Fundazioaren Ingurumen Heziketarako gelan. 

                Gidari laguntzaileak (ingurumen-arloko hezitzaileak).

    Ez du barnean hartzen:

                Hamaiketakoa eta bazkaria.

     

    Libera Proiektua

    Batuta zaborraren aurka! Esaldi horren pean jaio da Libera proiektua eta Mankomunitateak ere lagundu nahi du horretan. Xedea, hain zuzen, naturguneak zaborrik gabe eta biodibertsitatez beteta edukitzeko herritarrak kontzientzia hartzera eta mobilizatzera bultzatzea da. 

     

    Izena emateko epea bukatu da

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Doakoa
    • Inskripzioarekin

    Jarduera nabarmenduak

    Erakusketa

    Iruñea, duela 100 urte baino gutxiago

    Hurrengo eguneanLarunbata 17 de Abuztua
    Erakusketa

    Erakusketa eratzen duten argazkiek aukera ematen dute jardun zientifikoari beste ikuspegi batetik behatzeko, eta egileek idatzi dituzten azalpen testuek lagunduta daude.

    Hurrengo eguneanLarunbata 17 de Abuztua
    Bisita gidatua

    Tokia: San Andres Errota
    Egunak: Igandeak
    Ordutegia: 11:30ean
    Haurrentzako tailerra 5 eta 12 urte artekoentzat
    Doako jarduera

    Hurrengo eguneanIgandea 18 de Abuztua