Talde-jarduerak

15 lagunetik gorako edozein taldek –partikularrak izan edo elkarte edo talderen batekoak– du aukera jarduera hauek eskatzeko. Jarduera aukeratzea eta ardura hartzen duen pertsona heldu batek webgune honetatik eskaera egitea besterik ez da behar.

Hain zuzen ere, hauek dira aurki daitezkeen aukeretako batzuk: edaten dugun ura edateko on bihurtzeko tratamendua egiten duten instalazioak bisitatzea, sortzen ditugun ur zikinak arazten dituztenak edo hondakinak birziklatu ahal izateko bereizten dituztenak, hondakinei eta garraioari buruz gogoeta egitea, konpost ona egiten ikastea, edo ibaira hurbiltzea San Andres Errotatik.

2 jarduera programatu

Berria Beste batzuk Hiriko udalekua. San Andreseko Errota

San Andreseko errota, Iruñerriko ibai parkean kokatua, garai batean garia ehortzeko erabiltzen zena, jarduera honen egoitza izanen da. Aurkikuntza eta jokoen bitartez ikasiko dugu nola den ibai parkearen ekosistema eta nola erabiltzen zen uraren indarra garia ehortzeko.

San Andres Errota 9:30- 13:30
Eskatu
Bisita gidatua Ibaia, errota eta irin errezetak

Hizkuntzak: Gaztelera, Euskara
Ordutegia eta egutegia: Ordutegi librean. Egutegian libre egotearen mende dago.
Iraupena: 2:30
Parte hartzaile kopurua: Gutxienez 15 eta gehienez 60.
Gomendatutako adina: 6 urtetik aurrerakoak

San Andres Errota Ordutegi librean. Egutegian libre egotearen mende dago
Eskatu