• Erakusketa
  • Skeleton Sea- Atarrabiako Pilategia (LIBERA PROIEKTUA)

    I-KUS-GA-RRI-A!

    Skeleton Sea surflari talde batek sortu zuen. Surflari horiek, hain zuzen, itsasoan jasotako hondakinekin egindako beren itsas eskultura erraldoien bidez, mezu argi hau helarazi nahi dute: eduki ditzagun garbi itsasoa eta hondartzak! 

    Taldearen instalazioak mundu erdian ibili dira, eta orain Iruñerrira etorriko dira ingurumenaren kutsaduraz hitz egiteko, baina baita arazo handi eta larri honi buelta ematen jakiteko itxaropenaz ere. 

    Ez gelditu joan gabe! 

     

    Libera Proiektua

    Batuta zaborraren aurka! Esaldi horren pean jaio da Libera proiektua eta Mankomunitateak ere lagundu nahi du horretan. Xedea, hain zuzen, naturguneak zaborrik gabe eta biodibertsitatez beteta edukitzeko herritarrak kontzientzia hartzera eta mobilizatzera bultzatzea da. 

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Ingelesa
    • Doakoa
    • Inskripziogabe

    Jarduera nabarmenduak

    Bisita gidatua

    Etorri San Andres Errota ezagutzera eta jakin eraikinaren historia, nola sortzen den energia eta nola egiten den irina barnean energia horrekin.

    Hurrengo eguneanLarunbata 19 de Ekaina
    Bisita gidatua

    Jada edateko ona den ura biltegiratzen da Mendillorriko ur-biltegietan, ur hori gure etxeetara iritsi aurretik.

    Hurrengo eguneanLarunbata 19 de Ekaina
    Bisita gidatua

    Zentro bikain honetan, jatorrizko pilategiaren kopia bat dago, bolatze tradizionala nola egiten zen ikasteko eta bere historiara pitin bat gehiago gerturatzeko. 

    Hurrengo eguneanLarunbata 19 de Ekaina
    Bisita gidatua

    Badakizu etxean edaten duzun ura hemendik joaten dela? Etorri natura-ingurune sinestezin hau bisitatzera eta ezagutu urari buruzko datu interesgarri-interesgarriak.

    Hurrengo eguneanLarunbata 19 de Ekaina