Jarduera bertan behera gelditu da

X
  • Excursiones
  • PILATEGIA BISITA ETA TXALUPAZ IBAIAN BARRENA — 2020

    Pilategia bisitatzea 
    Behin Pilategian, Ibaiaren oparia erakusketa ikusiko dugu, Iruñerriko Ibai Parkeari eskainitakoa. Bisitaldian, haurrek ibaiko biztanleak marrazteko aukera izanen dute: Andres ahatea, Aguxtina amuarraina, Sendoa karramarroa etab. Era berean, ikusiko dugu nola dabilen trapuak jotzeko pila edo makina zaharraren kopia. Makina horrek eraikinari izena eman dio, eta lan horrek garrantzi ekonomiko handia izan du mendez mende.

    Txalupaz ibaian barrena 
    Pilategiaren ondoan, Ultzama ibaiak bere azken metroak egiten ditu, urak Argara isuri baino lehen. Han txalupan igoko gara, inguruko ondarea ikusteko: ermita, Trinitateko zubia eta Pilategia bera. Gero, ibaian gora joanen gara, ibaiko faunan eta landaretzan arreta jartzeko, eta ibaiak eskaintzen digu ikuspegi desberdina gozatzeko.

    ———
    Non: Atarrabiako Pilategia
    Noiz: Larunbat eta igandeetan, maiatzaren 16tik ekainaren 7ra
    Ordutegia: 10:00 / 11:00 / 12:00
    Iraupena: 2 ordu 
    Ibilbidea: 400 m, Ultzama ibaian barrena
    Zailtasuna: erraza
    Jendea: Familientzako. 6 urtetik gorako haurrak
    (14 urtetik behekoek heldu batekin joan beharko dute) 
    Topalekua: Atarrabiako Pilategia
    Oharra: Komeni da aire zabaleko jardueretarako arropa egokia eta bustitzeko moduko oinetakoak eramatea

    Izena emateko epea laster zabalduko da

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripziogabe

    Jarduera nabarmenduak

    Hitzaldia/Tailerra
    Hurrengo eguneanLarunbata 19 de Iraila
    Erakusketa
    Hurrengo eguneanLarunbata 19 de Iraila
    Hitzaldia/Tailerra
    Hurrengo eguneanIgandea 20 de Iraila
    Hitzaldia/Tailerra
    Hurrengo eguneanLarunbata 19 de Iraila