Inoiz pentsatu al duzu zer egiten den publizitate-olanekin jada erabili direnean? Tailer honetan, beste bizitza bat emango diegu eta emaitzak sormen handikoak eta originalak izango dira. Dokumentu-zorro bat sortuko dugu, ordenagailuaren zorro gisa ere erabili ahal izango dena.
* Beharrezkoak diren material guztiak emango dira tailerrean.
** Tarte bat lehenago etor zaitezke, 16:00etatik aurrera OIHALAK JOSTEKO gunean sartzeko aukera baitago. Hartara, josteko makinak erabili eta Alazne Juanizen aholkuak izango dituzu.