• Hitzaldia/Tailerra
  • Ohialak Josteko

    Uda baino lehen Ohialak Josteko azken saioan ez geratu tokirik gabe, urrian itzuliko gara!


    JOSTEKO ESPAZIOA

    Oihalak Josteko gunea, batez ere, zerbait makinaz josi behar duten pertsonentzat pentsatuta dago edo oihal-zati handiekin lan egiten duten pertsonentzat, etxean toki-arazoak izan baititzakete. Horrez gain, konponketa bati nola heldu ez dakitelako ideiaren bat behar duten pertsonentzat ere bada. Alazne Juaniz Oihalak Josteko guneko aholkulariak esaten duen moduan, “iniziatiba beti erabiltzaileak hartzen du. Bera da konpondu behar duen materiala ekartzen duena, eta hemen lekua, makineria eta aholkuak ematen dizkiogu”. 

    Oihalak Josteko gunean ehun-hondakinak murrizten laguntzen dugu, eta lehen hondakin moduan zaborretara botatzen genuena baliabide berrerabilgarritzat jotzen dugu.

    Edukiera mugatua dago: 10 pertsona. 

    Txandetako bakarra erreserbatu. Lehenbizikoa erreserbatu baduzu, bukatutakoan bertan gera zaitezke plaza librerik badago.

    Urriaren 22an eta azaroaren 26an, tokia erreserbatuta egongo da “Ideatelas” jarduera egiteko (izena eman behar da. 17:00etatik 19:00etara da) eta arropa trukatzeko (espazio irekia, 17:00etatik 20:00etara egokitua). 

    Gainera, aste honetan beste Ideatela bat ekarriko dizuegu, eta berarekin praktikatzen hasi ahal izango zarete.

     

    Ez ahaztu segurtasun-distantzia gordetzea, maskara erabiltzea eta beharrezkoa denean gel hidro-alkoholikoa aplikatzea. Covid19rekin bateragarriak diren sintomak badituzu, PCRren zain bazaude edo etxean konfinatuta bazaude, ez joan CoseTelasera.

    Covid19 protokoloaren arabera, izen-emate bakoitzean bertaratutako pertsonaren zenbaki pertsonala agertu behar da.

    Izena emateko epea bukatu da

    • 2021/10/01tik 2021/12/17ra Ostiral guztietan
      Traperos de Emaús Berriozar
      16:00-18:00 | 18:00-20:00
    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripzioarekin
  • Traperos de Emaús Berriozar
  • Jarduera nabarmenduak

    Bisita gidatua

    San Andres Errotan | Bisita gidatua + Jarduera osagarria

    Etorri San Andres Errota ezagutzera eta jakin eraikinaren historia, nola sortzen den energia eta nola egiten den irina barnean energia horrekin.

    Bisita gidatua

    Mendillorriko ur-biltegiak | Bisita gidatua + Jarduera osagarria

    Jada edateko ona den ura biltegiratzen da Mendillorriko ur-biltegietan, ur hori gure etxeetara iritsi aurretik.

    Bisita gidatua

    Atarrabiako Pilategia | Bisita gidatua + Jarduera osagarria

    Zentro bikain honetan, jatorrizko pilategiaren kopia bat dago, bolatze tradizionala nola egiten zen ikasteko eta bere historiara pitin bat gehiago gerturatzeko. 

    Bisita gidatua

    Artetako Iturburua | Bisita gidatua + Jarduera osagarria

    Badakizu etxean edaten duzun ura hemendik joaten dela? Etorri natura-ingurune sinestezin hau bisitatzera eta ezagutu urari buruzko datu interesgarri-interesgarriak.