• Erakusketa
  • Mihise zuri bat

    Imajinatzen al duzu zure arte-sorkariak benetako erakusketa baten izatea? Orain duzu hori egia bihurtzeko aukera. Mihise zuri bat zain duzu natura-ingurune paregabe batean!

    Etorri Mendillorriko ur-biltegietara, aukeratu mihise bat eta margotu zure lana in situ, bertan. Nahi izanez gero, mihisea beste pertsona batzuekin partekatu ahal izango duzu. Amaitzen duzunean, sina ezazu eta idatz itzazu zure gogoetak zuen esku jarriko dugun “Artistaren koadernoa” izenekoan.

    Gure gogoetak irudikatzeko bitarteko gisa sorkuntza plastiko eta esperimentaleko ekimenak sustatzen ditu Mankomunitateak. Hori dela-eta, erakusketa kolektibo hau sortu dugu, parte-hartzean oinarritua, sortzeko dituzun trebetasun artistikoak garatzeko aukera izan dezazun.

    Zure lanak ikusteko irrikaz gaude!

     

    * Gunean bertan jardueraren jarraibide zehatzak aurkituko dituzu. Baina etxean bertan hasi nahi baduzu prestatzen, eskuinean ikusten dituzun jarraibideak behera kargatu ahal dituzu.

    * Aretoan, teknika lehorretako pintura-materiala egongo da (ikatz-ziriak, arkatzak, errotuladoreak, pastelak…). Zure margoak ekarri nahi badituzu, hartu haien ardura eta bai zikindu dezakezunarena ere.

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripziogabe

    Jarduera nabarmenduak

    Erakusketa

    Saguak salbatu. Atarrabiako eta Uharteko neska-mutikoen eta helduen ametsak.

    Hurrengo eguneanIgandea 22 de Iraila
    Hitzaldia/Tailerra
    Hurrengo eguneanLarunbata 28 de Iraila