Metro koadro bat naturaren alde (Libera Proiektua)
Egin bat ‘Metro koadro 1 naturaren alde’ ekimenarekin eta borrokatu naturako zikinkeriaren kontra, inork zikindu behar ez zuen natura lehengoratzen saiatzeko.
Ekainaren 15ean, herrialde osoko beste toki askotan bezala, San Andres Errotan elkartuko gara, 10:00etan, naturan dauden zabor eta hondakin guztiak kendu eta biltzen saiatzeko.
Atera aurretik, gai horren gaineko bideo batzuk emango ditugu, eta 10:30ean biltzen hasiko gara, San Andres Errotatikgure metro koadroraino, Atarrabiako ibai-parkeko jolas-eremuan.
12:00etan, bilketaren amaiera ospatuko dugu, pintxo-potearekin.
Guk zabor-poltsak, motxila bat eta ur-botila berrerabilgarri txiki bat emango dizkizugu. Zuk arropa erosoa eta zaborrak biltzeko gogo izugarria ekarri behar duzu. Borroka gaitezen elkarrekin naturako zikinkeriaren kontra!
*Antolatutako jardueran izena eman dezakezu hemen, edo zure kasa egin dezakezu eguneko edozein unetan.
*Katiuskak edo uretarako arropa jantzi eta ibaian sartu nahi baduzu zaborrak biltzera, egin dezakezu.
Partekatu bilketa zure sareetan edo zure ohiko bidalketa-sisteman, lotura hau kopiatuta:
Batuta naturako zaborraren kontra! Lelo horren pean sortu da Askatu proiektua. Eta Mankomunitateak bere hondar-alea, eskuak eta ekintzak jarri nahi ditu horretan, herritarrei kontzientzia harrarazteko eta mugitzera bultzatzeko, naturako eremuak zaborrik gabe eta biodibertsitatez beteta edukitzen laguntzeko.