• Ekitaldia
  • MENDILLORRIKO MUGIKORTASUN IRAUNKORREKO AZOKA

    Hemen da Mendillorriko Mugikortasun Iraunkorreko Azoka! 

    Mugikortasun iraunkorraren gaineko nobedade guztiei buruzko informazioa eskatu ahal izango duzu: bizikletak, patinete elektrikoak, ibilgailu elektrikoak, garraio publikoa, dirulaguntzak… 

    Ekitaldi honen xedea da informazioa emateko gune bat izatea. Hain zuzen, adituek arreta emango duten konponketa-guneak egongo dira bertan, salmentarako standak, eta bai aholkularitzarako eta kontsultarako guneak ere, modu iraunkorragoan ibili ahal izateko eraren gainean sortzen zaizkizun zalantza guztiak argitzeko.

    Gainera, zenbait jarduera izango dira saioa girotu eta alaitzeko: musika zuzenean, haurrentzako jolasak, puzgarria eta askoz ere sorpresa gehiago...

    ________

    KONPONTZEKO ETA DOITZEKO GUNEAK 

    -Bizikletak Juanjo Iriarte
    -Patinete elektrikoak Monopatines Pamplona

     

    SALMENTARAKO ETA INFORMAZIORAKO GUNEAK

    -Bizikleta berriak Bambookoa eta Cycla
    -Bigarren eskuko bizikletak Traperos de Emaús
    -Patinete elektrikoak Monopatines Pamplona
    -Motor elektrikoak Puroracing

     

    AHOLKULARITZA EMATEKO GUNEAK

    -Patineteak Asociación de Patinetes AMPEN (Nafarroako mugikortasun pertsonal eta ekologikorako elkartea)
    -Hiri-garraioa Infotuc, mugikortasuna Eskualdeko Hiri Garraioan
    -Bide-segurtasuna eta hirian zirkulatzeko araudia Iruñeko Udaltzaingoa
    -Mugikortasuna Iruñerriko Mankomunitatea
     

    BIZIKLETA MARTXA

    Bizikleta martxa, DJ Reimyk gidatuta. Sarasate pasealekuan hasiko da, Erripagañarantz, eta Mugikortasun Iraunkorreko Azokan amaituko da, Mendillorrin.

    -Elkargunea: Sarasate pasealekua
    -Ordutegia: 11:00 - 12:00 
    -Distantzia: 7 km

     

    IBILKETA NORDIKOA

    Nahi duzu paseo bat egin Ibai Parkean ibilketa nordikoan arituta? Ez baduzu kirol hau ezagutzen edo ezagutzen baduzu eta Eva Espuelas zentroarekin lankidetzan irteera bat egin nahi baduzu, toki egokian zaude!

    -Elkargunea: Mendillorriko ur-biltegiak
    -Ordutegia: 11:30 - 13:30
    -Distantzia: 4 km

    Izena emateko, hemen

     

    MUSIKA 
    Open Air Mendillorri - Positive sound - Clubber Night´s

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Doakoa
    • Inskripziogabe

    Jarduera nabarmenduak

    Bisita gidatua

    Etorri San Andres Errota ezagutzera eta jakin eraikinaren historia, nola sortzen den energia eta nola egiten den irina barnean energia horrekin.

    Hurrengo eguneanLarunbata 29 de Urtarrila
    Bisita gidatua

    Jada edateko ona den ura biltegiratzen da Mendillorriko ur-biltegietan, ur hori gure etxeetara iritsi aurretik.

    Hurrengo eguneanLarunbata 29 de Urtarrila
    Bisita gidatua

    Zentro bikain honetan, jatorrizko pilategiaren kopia bat dago, bolatze tradizionala nola egiten zen ikasteko eta bere historiara pitin bat gehiago gerturatzeko. 

    Hurrengo eguneanLarunbata 29 de Urtarrila
    Bisita gidatua

    Badakizu etxean edaten duzun ura hemendik joaten dela? Etorri natura-ingurune sinestezin hau bisitatzera eta ezagutu urari buruzko datu interesgarri-interesgarriak.

    Hurrengo eguneanLarunbata 29 de Urtarrila