• Erakusketa
  • ARKITEKTURA - BEGIA

    SUSANA VELASCO

    Susana Velasco arkitektoa da eta gorputzetik beretik leku bat betetzeko sortzen den keinua ikertzen du. Arkitektura-begia bere burua eraiki duen bilgarri bat da, hurbileko ingurua behatzeko jasotzen den gorputz baten neurrira egindakoa. Eraikuntza honetan baoak, behatxuloak edo itsu-leihoak irekitzen dira, begirada luzatzen duten zuloak, kanpoaldearen pertzepzioa handitua bilakatzen dutenak.

    Pilategian, hurbileko geografiaren hiru behatoki mota ezberdinen planoak eta argazkiak aurkezten dira: usoaren ehizarako etxolak Frantziako hego-mendebaldean eta Nafarroako Pirinioetan; Espainiako Gerra Zibileko lubaki eta gotorlekuak, eta Toledoko Santo Isidro ermita, Susana Velascoren obra bat, ganbera ilun baten moduan eraikia. Horretaz gain, erakusketak Ultzama ibaiaren paisaiarako hurbilpena ere eskaintzen du, eta egurrezko etxola txikiak eraikitzeko lantegi gisa ere irekitzen da, non taldean partekatuko baitira arkitektura-mota horren tokiko adibideak.

    Susana Velasco Madrilen bizi da, eta bertan egiten du lan.

    http://www.susanavelasco.net/

    Mapamundistak 2018.

    www. mapamundistas.com

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
    • Doakoa
    • Inskripziogabe

    Jarduera nabarmenduak

    Ekitaldia
    Hurrengo eguneanLarunbata 16 de Azaroa
    Hitzaldia/Tailerra
    Hurrengo eguneanLarunbata 16 de Azaroa
    Erakusketa
    Hurrengo eguneanAsteartea 12 de Azaroa
    Ekitaldia

    Etorri eta gozatu erosten, trukatzen eta salmahaietan zer dagoen ikusten. Gainera, familia osoarentzako jarduerak egongo direnez, egun atsegina igaroko duzu.

    Hurrengo eguneanIgandea 24 de Azaroa