• Aisia
  • LUDOTEKA

    Ongietorria egin nahi dizugu haurrak dibertitzeko pentsatu eta antolatu den gune batera: gure haur-hezitzaileek programatutako jarduerak egingo dituzte eta, aldi berean, ele bitako gune bat, erosoa eta argia izango dute gozatzeko.

    Ingurumenaren eta kontsumoko ohituren gainean sentsibilizatzeko osagai hezigarria dute jarduerek, ezin dibertigarriagoak dira, originalak eta baliabideak berriro aprobetxatzera bideratuta daude, filosofia hau duen zentro batean bestela izan ezin litekeenez.

    Eta haurra ludotekan dagoen bitartean, buelta bat egin dezakezu merkatutxoan, bisita gidatu bat egin edo helduentzako tailerretan parte hartu.

     

    URRIA

    • 13, larunbata→ Ongietorria egiteko tailerra: ludoteka inauguratuko dugu, apaintzen arituko gara eta birziklatzeari buruz ikasten
      • Zakarrontziak pertsonalizatu.
      • Gela apaindu.
      • Hondakinak sailkatzen ikasteko jolasak egin.

     

    • 20, larunbata→ Sortu zure ipuina: istorioa aldatuko dugu. Ipuin bat kontatu ordez, geurea asmatuko dugu eta, kartoia, artilea eta ebakinak erabilita, gauzatu egingo dugu.

     

    • 27, larunbata→ Tailerra, komuneko papereko bilkariekin: bihurtu komuneko papereko bilkariak animalia, pertsonaia bizidun edo…, nahiago baduzu, arkatzak sartzeko ontzi
      • Komuneko papereko bilkariak erabilita, animaliak eta marrazki bizidunetako pertsonaiak egingo ditugu.
      • Horrez gain, komuneko papereko bilkariak erabilita, arkatzak eta halakoak edukitzeko ontziak egingo ditugu, eta gero, koloreztatuta, apaintzeko aukera izango dugu.

               

    AZAROA

    • 3, larunbata→ Halloween: oihal zuriak, kartoiak eta egunkariko papera berrerabilita kalabazak eta mamu ezin beldurgarriagoak egingo ditugu. Uuuuuuhhhhhhh!

     

    • 10, larunbata→ Diru zorroak eta poltsak egingo ditugu: asmamena zorroztu! Esnearen tetrabrikak diru zorro eta poltsa bihurtu eta guk geuk pertsonalizatuko ditugu.

     

    • 17, larunbata→ Sortu zure futbol mahaia eta palak: txikiak animatuko ditugu, trebetasunez arituta, futbol mahai eta pala dibertigarri batzuk sortzera, objektu berrerabiliak oinarri hartuta. Gero, denok arituko gara jolasten haiekin.

     

    • 24, larunbata→ Jolas tradizionalen tailerra: tailer honetan, jogurten ontziekin eta pilotekin jolas dibertigarri bat egiten ikasiko dugu, eta bai soka original bat ere, ordu mordo batean sokasaltoan aritu ahal izateko!

    Izena emateko epea bukatu da

    • Haurrak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripzioarekin

    Jarduera nabarmenduak

    Erakusketa

    Iruñea, duela 100 urte baino gutxiago

    Hurrengo eguneanLarunbata 31 de Abuztua
    Erakusketa

    Erakusketa eratzen duten argazkiek aukera ematen dute jardun zientifikoari beste ikuspegi batetik behatzeko, eta egileek idatzi dituzten azalpen testuek lagunduta daude.

    Hurrengo eguneanAstelehena 26 de Abuztua
    Bisita gidatua

    Tokia: San Andres Errota
    Egunak: Igandeak
    Ordutegia: 11:30ean
    Haurrentzako tailerra 5 eta 12 urte artekoentzat
    Doako jarduera

    Hurrengo eguneanIgandea 1 de Iraila