• Hitzaldia/Tailerra
  • LUDOTEKA!

    Ele bitan egiten den espazio honetara ongietorria egin nahi dizugu. Hain zuzen, gure haur-hezitzaileek programatutako jarduerak eginez txikiek primeran pasatzeko pentsatuta dago, toki eroso eta argi batez gozatzen duten bitartean.

    Jarduerek heziketako osagai bat dute, ingurumen-sentsibilizazioaren eta kontsumo-ohituren arloan. Ezin dibertigarriagoak dira, originalak eta baliabideak berriro aprobetxatzera bideratuta daude, filosofia hau duen zentro batean bestela izan ezin zitekeen moduan.

    Eta haurra ludotekan gozatzen ari den bitartean, zu merkatutxora joan zaitezke, bisita gidatua egin dezakezu edo helduen tailerretan parte har dezakezu.

    Gomendatutako adina 3 eta 10 urte artean.

    IZEN EMATEAREKIN!

    • ABENDUAREN 15EKO SAIOA

    “Eguberrietako zuhaitza” 

    Hainbat material erabilita (komuneko paperaren bilkariak, kartoia, botoiak eta kartoi meheak), Eguberrietako zuhaitz desberdinak egingo ditugu, etxera eraman ditzaten.

     

    • ABENDUAREN 22KO SAIOA

    “Eguberrietako zuhaitzerako bolak” 

    Eguberrietako apaingarriak lantzen jarraituta, zuhaitzean zintzilik jartzeko apaingarri desberdinak sortuko ditugu.

     

    • ABENDUAREN 29KO SAIOA

    “Eguberrietako izarrak” 

    Tapoiak eta komuneko paperaren bilkariak erabilita, Eguberrietako bi izar mota egingo ditugu, eta artilea jarriko diegu, hartara, zintzilikatu ahal izateko.

     

    • URTARRILAREN 5EKO SAIOA

    “Eguberrietako elur-oreinak” 

    Ardo-botilen kortxoak eta txotxak erabilita, Eguberrietako elur-oreinak eta astoak egingo ditugu.

     

    • URTARRILAREN 12KO SAIOA

    “Jostailuzko suziri birziklatua” 

    Jostailuzko suziri bat egingo dugu, kartoizko hodiak erabilita.

     

    • URTARRILAREN 19KO SAIOA

    “Bola-jokoa” 

    Edateko jogurten ontziak eta kortxozko bolak erabilita birlak egingo ditugu gure bola-jokoa egiteko. Gainera, potoak erabilita, jaurti eta botatzeko jokoa egingo dugu.

     

    • URTARRILAREN 26KO SAIOA

    “Eraztunak botatzeko jokoa” 

    Kartoizko platerak, eraztun moduan, eta sukaldeko paperaren bilkari bat erabilita, eraztunak botatzeko jokoa egingo dugu.

     

    • OTSAILAREN 2KO SAIOA

    “Jostailuzko ibilgailuak” 

    Esne-kaxak erabilita ibilgailu-mota desberdinak egingo ditugu. Eta haiek apaintzeko, komuneko paperen bilkariak eta gurpiletarako tapoiak erabiliko ditugu.

     

    • OTSAILAREN 9KO SAIOA

    “Argazkietarako markoak” 

    Material birziklatua erabilita, marko desberdinak egingo ditugu argazkiak jartzeko.

     

    • OTSAILAREN 16KO SAIOA

    “Sortu zeure artzain-jokoa”

    Geure artzain-jokoa egingo dugu, jokatu ahal izateko.

     

    • OTSAILAREN 23KO SAIOA

    “Inauterietako mozorroak egiteko tailerra”

    Inauterietarako mozorroak edo maskarak sortuko ditugu, kartoizko platerak, kartoi meheak eta goma erabilita.

    Izena emateko epea bukatu da

    • Haurrak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripzioarekin

    Jarduera nabarmenduak

    Erakusketa

    Iruñea, duela 100 urte baino gutxiago

    Hurrengo eguneanLarunbata 24 de Abuztua
    Erakusketa

    Erakusketa eratzen duten argazkiek aukera ematen dute jardun zientifikoari beste ikuspegi batetik behatzeko, eta egileek idatzi dituzten azalpen testuek lagunduta daude.

    Hurrengo eguneanAsteartea 20 de Abuztua
    Bisita gidatua

    Tokia: San Andres Errota
    Egunak: Igandeak
    Ordutegia: 11:30ean
    Haurrentzako tailerra 5 eta 12 urte artekoentzat
    Doako jarduera

    Hurrengo eguneanIgandea 25 de Abuztua