• Erakusketa
  • Liburu Libreak

    Erakusketa honetan, sorkari paregabe eta bereziez gozatzeko aukera izango da. Hainbat artistak lan hauek garatu dituzte, gazte-literatura klasikoan oinarri hartuta. Lan horiei behatuta, bakoitza zein eleberriri dagokion ikus daiteke. Istorio horiek irakurtzeko edo berriro irakurtzeko gonbidapena da, pertsonaiak, animaliak, lekuak, egoerak eta giro bereziak irudikatzera bultzatzen dutenak, eta bai literaturaren eta lan artistikoaren arteko elkarrizketa sortzera ere. Unitate bat eratzen duten bi modutara kontatutako istorio berbera, dualtasun zaindua eta sendoa.

    Artista bakoitzak Nuevo Auriga bildumako liburuki bat irakurtzeak hasten duen sortze-prozesua da. Katalogotik kanpo utzitako liburuak, garbiketa-lanen ondoriozkoak, Blanca Esther Iriarte Burlatako Haur Liburutegiko liburuzainak erakusketa honen sustatzaileari eskaini dizkionak, sorkuntza artistiko baterako.

    Eleberri horien balioa nabarmentzeko, liburu horiek eskultura, liburu-objektu, pop up book, argazki… bihurtzeko eraldatzeko modu bat ekarri du egitasmo honek, aukera berri bat emanez, haietako bakoitzaren gainean esperimentazio artistikoa eginda, eta artelan txiki bihurtuz, liburua berreskuratuta objektu gisa eta kontatzen duen istorioa.

     

    Proiektuan parte hartu duten artistak:
    Itziar Alforja, Fernanda Álvarez, Eva Morant, J.M. Ascunce, Lola Azparren, Puri Bermejo, Irene Cabañas, Blas Campos, La Chincheta Bruna (Sonia Ilzarbe eta Eneko Pérez), Alba García González, Txema Goldaratz, Raquel Inglés, Josan López de Pariza, Gonzalo Nicuesa, Alicia Otaegui, Paco Polán, Marijose Recalde, Fabiola Ruiz, Juan Sukilbide, Elur Ulibarrena, Hector Urra, Lourdes Urricelqui eta Kontxesi Vicente Isiegas.

     

    Etxetik goza dezakezu erakusketaz, bideo-laburpen honetan klik eginda:


    Atarrabiako Pilategia
    Urriaren 31tik urtarrilaren 10era
    Larunbat, igande eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara

    Gainera, erakusketa honen harira, tailer bat izango dugu abenduan, La Chincheta Brunak gidatuta. Ezin duzue galdu!

     

    • 2020/10/31tik 2021/01/10ra Igande, Larunbat eta jaiegun guztietan
      11:00etatik 14:00etara
    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripziogabe
  • Kale nagusia 64, 31610 Atarrabia

    Historia eta paisaia aldetik interes dudagabeko ingurunea eratzen dute, Iruñerriaren eta Pirinioaurreko ibarren arteko mugan.

    2 Jarduera
    4 Ibilaldiak
  • Jarduera nabarmenduak

    Beste batzuk
    Hurrengo eguneanOsteguna 26 de Azaroa
    Beste batzuk
    Hurrengo eguneanOsteguna 26 de Azaroa
    Beste batzuk

    Mankomunitateak badu zer ospatua!

    Hurrengo eguneanOsteguna 26 de Azaroa
    Hitzaldia/Tailerra
    Hurrengo eguneanAstelehena 17 de Apirila