Julio Flames gure sukaldariburuak oso ideia interesgarriak emango dizkigu, etxean gelditzen doazen janari-hondar guztiak aprobetxatzeko.
Errezetak, trikimailuak, aholkuak… erakusten dituzten bideoak igotzen joango gara. Egon zaitezte adi eta ez ezazue ezer gal. On egin!
—
Oraingo honetan, minestronea egiten erakutsiko digu. Jatorria Italian duen zopa bat da, sasoiko barazkiekin egiten dena.
Gainera, egun hauetan Hondakinen Prebentzioaren Europako Astean gaude, eta aukera paregabea da informazioa lortzeko, kontzientzia hartzeko eta hozkailuan gelditzen zaizkigun elikagai horiek guztiak aprobetxatzeko. Gehiago berrerabiliz gero, hondakin gutxiago sortzen dugu.