Mendillorriko ur-biltegiak

1 Ibilaldi osasutsu 7 jarduera programatu Agua que crece con la Comarca

ESPARRUA
Egunero: 10:00etatik 21:00etara

 

UREN ETXEA
Larunbat, igande eta jaiegunetan
11:00etatik 14:00etara eta
17:00etatik 20:00etara

 

Bisita gidatuak + Jarduera osagarria
11:30 / 12:45 / 18:00
Bisita gidatuak: 30 min.
Jarduera osagarria: 30 min.

 

 

———
Ustarrotz Kontzejuaren kalea
31016 Iruña
Bus: 12

 

 

 

 

 

  • Gaztelania / Euskara
  • Doako sarrera

Zentroa

Tokia. Jostetarako tokia tradizioz

Tradizionalki, Mendillorriko muinoa jostetarako eta aisiarako tokia izan da, herrigune eta hiriguneetatik aldendua. Egun, ingurune hiritartu batean, berdegune bat da, identifikatuta dauden zuhaitz eta zuhaixka espezie askotarikoak dituen paseo botanikoa duen parke handi bat eta, era berean, aldi batean edo etengabe Iruñerrian bizi diren hegazti ugariren habitata. Ibilbidean, Iruñerriaren gaineko hiru behatoki panoramikok, atseden hartzeko eremu batek, haurrak jolasteko elementuak dituenak, eta lorezaintza iraunkorra eta etxeko konpostajea erakusteko gune batek eskaintza osatzen dute.

 

Historia. Handituz joan den biztanleria urez hornitzeko erronka

Mendillorriko lehen bi ur-biltegiak 1895ean eraiki zituzten, Artetako iturburutik iristen zen ura biltzeko. Iruñea handitzen ari zen eta kalitateko urez hornitzea bermatuko zuten azpiegiturak eduki behar zituen. Egun, biltegi horiek martxan daude, eta bai 1942 eta 1975 artean eraikitako beste lau modernoago ere, biztanleriak izan duen emendatze etengabeari aurre egin ahal izateko. Denen artean, 68 milioi litro ur hartzen dituzte, Artetako eta Subitzako iturburuetatik eta Eugiko eta Itoizko urtegietatik iristen den ura.

 

Uraren Hiri Zikloko Ingurumen Heziketarako eta Informaziorako Zentroa

Mendillorriko Uren Etxea Uraren Hiri Zikloko Ingurumen Heziketarako eta Informaziorako Zentroa da. Uraren bidaia erakusketa iraunkorrak, maketek eta ikus-entzunezkoek, Horniduraren historia hiru dimentsiotako proiekzioak, uraren gaineko joko interaktiboek eta biltegietara egiten den bisitak era dinamikoan hurbiltzen gaituzte denboran zehar edateko ur ona edukitzeko premiari eman zaizkion konponbideetara eta, era berean, ahalbidetzen dute behar dugun unean eta tokian ura eskuragarri egoteko bidea ematen duen giza- eta teknika-ahaleginaren tamaina ezagutzea.

Depósitos de Mendillorri
Depósitos de Mendillorri
Depósitos de Mendillorri

Ibilaldiak

Mendillorriko ur biltegiak

1 km

30'

Mende bat baino gehiago da Mendillorriko ur biltegiak Iruñerria mendean dutenetik eta eguneko 24 orduetan edateko urez hornitzea ziurtatzen dutenetik. Denborak aurrera egin ahala, lorategiz betetako inguru ederra sortu da instalazioen inguruan.
2006an biltegien inguruan dagoen pasealekua egokitu zen. Hiru begiratoki panoramiko daude, jolasteko gune bat, lorezaintza iraunkorreko eta konposta egiteko guneak, eta seinaleak jarrita dituzten espezie botaniko ugari.

Jarduera programatu

Erakusketa

Uraren Bidaia

1.400 kilometrotik gorako hodi sareak Iruñerriko biztanleek kalitatezko ura izanen dute eskura datozen hamarkadetan.

Hurrengo eguneanLarunbata 2 de Urria
Erakusketa

Kartel ekologistaren 40 urte

Ikusi nahi duzu ekologiaren historia kartelen bidez?

Hurrengo eguneanLarunbata 2 de Urria
Hitzaldia/Tailerra

Produktu naturalak etxea garbitzeko

Natalia Baztán belar-biltzaileak eta kosmetika naturaleko adituak gidatuko duen tailer honetan, garbigarri ekologikoak erabiltzearen garrantzia ikusiko dugu, etxebizitza osasuntsuago bat eta pertsonekiko eta ingurumenarekiko errespetuzkoago bat edukitzeko.

Hurrengo eguneanIgandea 3 de Urria
Hitzaldia/Tailerra

Antzinako Egiptoko kosmetika naturala: Kleopatra

Natalia Baztán belar-biltzaileak eta kosmetika naturaleko adituak gidatuko duen tailer honetan, sendabelar batzuk, esentzia-olio batzuk eta beste osagai natural batzuk ezagutuko ditugu eta antzinako Egiptoko kosmetikaren historia ikertuko dugu, zer prestakin erabiltzen zituzten ikusita.

Hurrengo eguneanIgandea 17 de Urria
Aisia

Ipuinak eta gaztainak

Hurrengo eguneanLarunbata 30 de Urria
Erakusketa

Argazki-rallya: Utzitako zaborrak

Etorri Utzitako zaborrak argazki-rallyan aurkeztutako lanen erakusketa bisitatzera! 

Hurrengo eguneanLarunbata 6 de Azaroa
Hitzaldia/Tailerra

Yoga familian

Baliatu jarduera hau gorputza mugitzeko eta taldea indartzeko, gure eguneroko errutinan lasaitasunerako uneak sartzen ikasita.

Hurrengo eguneanIgandea 21 de Azaroa

ESPARRUA
Egunero: 10:00etatik 21:00etara

 

UREN ETXEA
Larunbat, igande eta jaiegunetan
11:00etatik 14:00etara eta
17:00etatik 20:00etara

 

Bisita gidatuak + Jarduera osagarria
11:30 / 12:45 / 18:00
Bisita gidatuak: 30 min.
Jarduera osagarria: 30 min.

 

 

———
Ustarrotz Kontzejuaren kalea
31016 Iruña
Bus: 12

 

 

 

 

 

  • Gaztelania / Euskara
  • Doako sarrera