Aldi batez, Pilategian eskaileretatik baino ezin izango da sartu. Sarrera irisgarria itxita dago, behera etortzeko arriskuagatik. Pilategiko gainerako irisgarritasun neurriak bere horretan mantentzen dira. Barkatu eragozpenak.

X

Atarrabiako Pilategia

4 Ibilaldi osasuntsu 1 actividad programada Energia baliatzen hainbat mendean

  • Larunbat, igande eta jaiegunetan
  • Neguko ordutegia: 11:00 - 14:00
    Bisita gidatuak: 12:00 / 13:00
  • Neguko/udako aldiak bat datoz ordu aldaketekin. Bisitarientzat itxita egoten da urtarrilaren 1ean eta 6an, uztailaren 6an, 7an, 8an eta abenduaren 24an, 25ean eta 31n.
  • Kale nagusia 64, 31610 Atarrabia
  • 7. eta 4. lineetan
  • Gaztelania / Euskara
  • Doako sarrera

Zentroa

Tokia. Iruñerriaren eta Pirinioaurreko ibarren artean

Arga ibaiarekin bat egin aurretik Ultzama ibaiak deskribatzen duen ur-jauziak, ibaia gainditzen duen sei arkuko Erdi Aroko zubiak, Hirutasuneko jatorri erromanikoko basilikak eta Donejakue bideko erromesentzako egungo aterpetxeak, eraikin erantsirako jatorrizko helburua berreskuratzen duenak, Pilategiarekin batera, historia eta paisaia aldetik interes dudagabeko ingurunea eratzen dute, Iruñerriaren eta Pirinioaurreko ibarren arteko mugan.

 

Historia. Bederatzi mende uraren energia baliatzen

XII. mendean, Orreagako lekaideek irin errota bat eraiki zuten, eta geroago, 1544an, handitu egin zuten, ehunak bolatzeko eta irazgaitz bihurtzeko pilategi hidrauliko bat eginda. XIX. mendearen erdialdetik aurrera, paper orea egiteko erabili zuten eraikina, lehenbizi, erabilitako ehunak baliatuta eta, geroago, pinukia baliatuta. Garai horretakoak dira tximinia, presa eta urari beheiti zegoen fabrikari zerbitzua ematen zion ubidearen lehen zatia. Denen artean industria arkeologiako multzo erakargarria osatzen dute.

 

Ibai Parkeko Ingurumen Heziketarako eta Informaziorako Zentroa

Atarrabiako Pilategi berrituak Ibaiaren oparia erakusketa iraunkorra eskaintzen du. Hain zuzen, Iruñerriko ibaien eta ibai inguruneen bilakaerari buruzko ikuspegi historiko interesgarria da. Tradiziozko bolatzea erreproduzitzen duen garai bateko pilategiaren erreplikak, maketek, ikus-entzunezkoek, tailerrek, jarduerek eta bisita gidatuek aukera ematen dute eraikinaren eta Ibai Parkearen historia era atseginean ezagutzeko. Handik hurbil, San Andres Errotak handitu egiten du ingurumen sentsibilizazioko, aisiako eta topaketako proposamena, adin guztietarako.

Batán de Villava
Batán de Villava
Batán de Villava

Ibilaldiak

Atarrabiako Pilategitik Irozko zubira

8,2 km (16,4 km joan-etorria)

3 ordu 15 mi
1 ordu 45 mi

Ibilbide hau Atarrabiako Pilategitik abiatzen da, eta Ultzama ibaiaren ertzetik San Andres Errotaraino jaisten da. Han, Arga ibaian gora egin behar da Irozko zubiraino.
Ibilbide erosoa da, eta eskualdeko ibai ondare historiko aberatsenetakoa duen zati batean egiten da. Atarrabiak, Uhartek eta Esteribarko herriek beren garapenaren zati handi bat ibaien bizitasun eta aberastasunari zor diote.

Atarrabiako Pilategitik Soraurengo zubiraino

6,2 km (12,4 km joan-etorria)

2,30 ordu
1,15 ordu

Ibilbidea Atarrabiako Pilategian hasten da, eta Ultzama ibaian gora egin behar da, ibai parkeko pasealekutik.
Ibilbide laburra da, zailtasunik gabea. Ibaiaren bi ertzetan ibiltzea txandakatzen du, zubi zaharrak daudela baliatuta. Eskualdeko paisaiaren ezaugarri den kontrastea ikus dezakegu: ibilbidearen lehen zatian industria paisaia nagusitzen da, eta bigarrenean, berriz, Ezkabarteko landa giroa.

Atarrabiako Pilategitik Ardoiko zubiraino

15,8 km (31,6 km joan-etorria)

6,15 ordu
3 ordu

Ibilbidea Atarrabiako Pilategitik abiatzen da, eta Ultzama ibaiaren ertzetik San Andres Errotaraino iristen. Handik, Arga ibaiarekin batera beherantz egin behar da Barañaineraino, han Elortz ibaian gora egin behar da zati batean eta Ardoiko zubian amaitzen da. Ibilbide luzea da, hiriburuko eta inguruetako hiri paisaia eta ibaiko ekosistema konbinatzen dituena, eta ondare historiko handi eta interesgarria duena gozatzeko.

Atarrabiako Pilategitik Donejakue bidera

9,8 km

2,15 ordu
1,30 ordu

Paseo zirkular hau Atarrabiako Pilategian hasten da eta Ultzama ibaiaren ertzetik joaten da San Andres Errotaraino. Errotatik, Arga ibaian gora eginez eta ibai parkeko pasealekutik, Zabaldikako aisiarako eremuraino joan behar da. Donejakue bideak abiabururaino ekarriko gaitu, Arreko Hirutasun Santuan.

Jarduera programatu

Erakusketa

Kushrioseando

Atena Fundazioko “Artea eta Desgaitasuna” Musika eta Dantza Eskolako dibertsitate funtzional intelektuala duten ikasleekin eta, Vladimir Kushen artean ideia hartuta, antolatu duten beren erakusketa ibiltariarekin.

Hurrengo eguneanLarunbata 15 de Abendua
  • Larunbat, igande eta jaiegunetan
  • Neguko ordutegia: 11:00 - 14:00
    Bisita gidatuak: 12:00 / 13:00
  • Neguko/udako aldiak bat datoz ordu aldaketekin. Bisitarientzat itxita egoten da urtarrilaren 1ean eta 6an, uztailaren 6an, 7an, 8an eta abenduaren 24an, 25ean eta 31n.
  • Kale nagusia 64, 31610 Atarrabia
  • 7. eta 4. lineetan
  • Gaztelania / Euskara
  • Doako sarrera