Cesare Maglioniren metraje erdi baten proiekziora gonbidatu nahi zaitugu. Metraje erdi independentea eta parte-hartzean oinarritutakoa da, eta itsasoan plastikoak eta zaborra egotea salatzen du, Cesare Maglioni zuzendariaren oso ibilbide intimo baten bidez. Azkenean, ondorio honetara helduko da: egoera aldatzeko, gure ohiturak eta azturak aldatu behar ditugu, gure barnealdea.
Filma ekainaren 8a eta 19a artean ikusi ahal izango duzu, lotura honetan klik eginez:
Gainera, ekainaren 18an, 18:00etan, Cesare egilearekin berarekin hitz egiteko aukera izango dugu. Hain zuzen, bere proiektua azalduko digu zehatz-mehatz, eta gure galderei erantzungo die. Aukera berezia eta ezin hobea izango denez, ez galdu!