• Erakusketa
  • Hiriko txirrindulariak II, norabide onean ibiltzen gara

    "Hiriko txirrindulariak I, II eta III norabide onean ibiltzen gara" erakusketa bizikletaren unibertso txikira hurbiltzen da. Unibertso txikia, baina zabaltzen doana hiriko garraiobide gisa. Zehazki, hainbat hiritan –besteak beste, Madril, Sevilla, Bartzelona, Gijón, Gasteiz, Donostia eta Bilbon– beren irudia bizikletaren alde ematea onartu duten pertsona ugarien erretratuen bidez hurbiltzen da, bizikleta ibilgailu osasungarria, iraunkorra eta zibikoa baita.

    Irudien hautaketa hau askoz ere zabalagoa den proiektu baten barnean dago, bizikleta erabateko garraiobide alternatibo moduan erabiltzea aldarrikatzeaz gain, gure garaiaren erradiografia egin nahi duena, txirrindularien mugikortasunarekin lotuta. Hain zuzen, mugimendu sozial eta kultural baten erretratua egin nahi du, eta hartan protagonista pertsonen talde bat da, talde askotarikoa eta heterogeneoa. Izan ere, pertsona horiek guztiek erabaki dute beren hiri inguruneekin modu hurbilago batean izatea erlazioa, osasungarriagoan, isilagoan, integratuagoan eta ez hain intrusiboan.

    Hiri eremuan bizikleta garraiobide moduan baliatzeak erabiltzen duten pertsonen jatorria, adina, gizarte maila, ekonomikoa eta kulturakoa gainditzen du. Beste faktore batzuen artean, zirkulazioko kaosak, ingurumeneko arazoek, krisi ekonomikoak… bere erabilera bultzatu eta orokortzen dute hirietan. Pertsona asko, hasiera batean erabiltzera “bultzatuta”, berehala ohartzen dira dituen onura ugariez: aukera merkea da lekualdatzeetarako, ibilgailu ekologikoa da, osasunerako onuragarriagoa da… Zorionez, hiri guztiek, handiak edo txikiak izan, gero eta txirrindulari gehiago dituzte.

    Erretratuen egilea José Miguel Llano da. 

    Erakusketa zabala dela kontuan harturik, hiru tokitan jarriko da: San Andres Errotako tabernan (irailaren 2a eta urriaren 1a artean), Mendillorriko ur-biltegietan (irailaren 16a eta urriaren 29a artean) eta Atarrabiako Pilategian (irailaren 30a eta urriaren 29a artean).

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
      Euskara
    • Doakoa
    • Inskripziogabe

    Jarduera nabarmenduak

    Hitzaldia/Tailerra
    Hurrengo eguneanOstirala 23 de Urria
    Erakusketa
    Hurrengo eguneanLarunbata 24 de Urria
    Hitzaldia/Tailerra
    Hurrengo eguneanOstirala 23 de Urria
    Erakusketa
    Hurrengo eguneanOstirala 23 de Urria