Mankomunitateak badu zer ospatua! Aurten, hain zuzen, Nafarroako Elikagaien Bankurako egiten den elikagai-bilketaren hamargarren urteurrena dugu.
Badakizunez, egunero-egunero milaka elikagai botatzen dira zakarrontzira, ez dituztelako betetzen saltzeko baldintzak. Gaikako bilketa honi esker, hamar urte hauetan 4,5 milioi kilogramo janari zabortegira bidaltzea saihestu dugu. Horrez gain, bilketari esker, beste modu batera elikagai horiek erosiko ez zituzten milaka familiari lagundu diogu.
Elkartasunezkoa eta iraunkorra den ekimen honetan laguntzen duten pertsona guztien lana eskertu nahi dugu bideo honetan.