• Bisita gidatua
  • Bisita gidatua: San Andres Errotaren Historia

    Gizakiok betidanik erabili izan dugu ura, indar higiarazle moduan, lan astunenetan laguntzeko. Horren adibide ezin hobea dira errotak. San Andres Errota industria ondarearen erakuskari interesgarria da, eta bisita honetan bere historia eta, denboran zehar, toki honetan uraren indarrari eman izan zaizkion erabilera desberdinak ezagutuko ditugu. Uharteko eta Atarrabiako herritarren ahaleginak batuta, XVI. mendean laboreetarako errota moduan eraiki zuten, eta geroztik etapa desberdinak izan ditu XIX. mendearen amaieran energia hidroelektrikoa ekoitzi eta irin zentral txiki bihurtzeko egokitu zuten arte. Bisita honetan, garai bateko Arbeizako irin errota zaharrak nola funtzionatzen zuen erakutsiko dizugu (egun, zati batean berreraikita dago instalazio honetan) eta nola sortzen duen Arga ibaiko urak energia elektrikoa.

    Zer gehiago aurkitu dezakezu Errotan?

    Jarduera nabarmenduak

    Ekitaldia
    Hurrengo eguneanLarunbata 16 de Azaroa
    Hitzaldia/Tailerra
    Hurrengo eguneanLarunbata 16 de Azaroa
    Erakusketa
    Hurrengo eguneanAstelehena 11 de Azaroa
    Ekitaldia

    Etorri eta gozatu erosten, trukatzen eta salmahaietan zer dagoen ikusten. Gainera, familia osoarentzako jarduerak egongo direnez, egun atsegina igaroko duzu.

    Hurrengo eguneanIgandea 24 de Azaroa