• Bisita gidatua
  • Bisita gidatua: San Andres Errotaren Historia

    Gizakiok betidanik erabili izan dugu ura, indar higiarazle moduan, lan astunenetan laguntzeko. Horren adibide ezin hobea dira errotak. San Andres Errota industria ondarearen erakuskari interesgarria da, eta bisita honetan bere historia eta, denboran zehar, toki honetan uraren indarrari eman izan zaizkion erabilera desberdinak ezagutuko ditugu. Uharteko eta Atarrabiako herritarren ahaleginak batuta, XVI. mendean laboreetarako errota moduan eraiki zuten, eta geroztik etapa desberdinak izan ditu XIX. mendearen amaieran energia hidroelektrikoa ekoitzi eta irin zentral txiki bihurtzeko egokitu zuten arte. Bisita honetan, garai bateko Arbeizako irin errota zaharrak nola funtzionatzen zuen erakutsiko dizugu (egun, zati batean berreraikita dago instalazio honetan) eta nola sortzen duen Arga ibaiko urak energia elektrikoa.

    Zer gehiago aurkitu dezakezu Errotan?

    Jarduera nabarmenduak

    Erakusketa

    Skeleton Sea Erakusketa San Andres Errotan

    Hurrengo eguneanLarunbata 29 de Ekaina
    Bisita gidatua

    Tokia: San Andres Errota
    Egunak: Igandeak
    Ordutegia: 11:30ean
    Haurrentzako tailerra 5 eta 12 urte artekoentzat
    Doako jarduera

    Hurrengo eguneanIgandea 30 de Ekaina
    Erakusketa

    NAFARROAKO NATURA VII LEHIAKETAKO ERAKUSKETA

    Hurrengo eguneanLarunbata 29 de Ekaina
    Aisia

    Aurten, jarduera errepikatuko dugu San Andres Errotako terraza ederrean. Eta ez da ezergatik baina menua eskandaluzkoa izango da… 

    Hurrengo eguneanOstirala 28 de Ekaina