• Erakusketa
  • EL INGENIO (IN)VISIBLE, MUJERES Y TECNOLOGÍA: PASADO, PRESENTE Y FUTURO

    Dibulgaziozko erakusketa eta gogoeta egitekoa, mundua hobetu zuten emakume zientzialari batzuei buruzkoa. Zehazki, hogei asmatzaileren talentua ezagutzera emango da, gehien-gehienak ezezagunak herritar ororentzat. Oso ohikoak zaizkigun gauzen historia aurkituko dugu, besteak beste, haizetako-garbigailuarena, entziklopedia mekanikoarena, ontzi-garbigailuarena eta bai Maria bainuarena ere, denak buru bikainek sortutakoak.

    Nuria Salánek sortu du erakusketa. Irakaslea da Terrassako Ingeniarien Goi Mailako Eskolan, eta Kataluniako Teknologia Elkartearen lehendakaria. Fundación Orange izenekoarentzat sortu zuen, 2017an Emakumea eta Teknologia Saria eman baitzion.

    Erakusketaren helburu nagusia, dibulgaziozko lana egiteaz gain, neska gazteen bokazioak prestakuntza teknologikora bideratzea ere bada, egun oso baxua baita bokazio hori. Egungoa bezalako mundu teknologiko batean, horrek ondorioak izan ditzake etorkizunean, esate baterako, arazoak izatea laneratzearekin.

    • Adin guztietako hartzaileak
    • Gaztelania
    • Doakoa
    • Inskripziogabe

    Jarduera nabarmenduak

    Ekitaldia

    Hemen da 2020ko Uraren Jaia!

    Hurrengo eguneanOstirala 5 de Ekaina
    Ekitaldia
    Hurrengo eguneanAstelehena 8 de Ekaina
    Excursiones
    Hurrengo eguneanOstirala 5 de Ekaina
    Hitzaldia/Tailerra
    Hurrengo eguneanOsteguna 25 de Ekaina