Iruñeko Bonsai Klubarekin batera, bonsaien eta kusamonoen mundu interesgarria ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu. Erakusketak, hainbat tailer, erakustaldiak… izango dira. Etorri dena ikastera, eraman bonsai bat oparitan etxera eta parte hartu oso berezia den Carmona bonsai baten zozketan.
BONSAI WEEKEND 19 astebururako programa
MAIATZAK 18, LARUNBATA
11:00 - "Zeure Kokedama"jarduera (izena eman behar da, gehienez 20 lagun).
17:00 - "Nire lehen bonsaia"jarduera (izena eman behar da, gehienez 20 lagun).
MAIATZAK 19, IGANDEA
11:00 – Iruñeko Bonsai Klubaren aurkezpena. Zer da bonsai bat?