• Experiencias
  • Boluntariotza-jardunaldia, Ezkaba mendia garbitzeko

    Urriaren 17an, igandea, auzolana – boluntariotza-jardunaldia egingo da Ezkaba mendia garbitzeko, inguru horretan dauden zaborrak biltze aldera. Jarduera 09:30ean hasiko da, boluntarioak mendiaren inguruko herri desberdinetatik abiatzen direnean. Antolatzaileek mendira abiatzeko toki desberdinak finkatu dituzte, tokiko koordinazio-kideek zaborretarako poltsak, txalekoak eta,  beharrezkoak izanez gero, eskularruak. Gainera, toki bakoitzari dagokion igoera-ibilbidea adieraziko dute, eta bai bildutako zaborrak uzteko guneak ere.  

    Izena emateko epea urriaren 15a artekoa da (14:00etan amaituko da).

    _________

    Irteteko tokiak eta orduak hauek izango dira:

    Berriogoiti | 09:30 | Eliza

    Aitzoain | 10:30 | Pilotalekua

    Artika | 10:30 | Kultura-etxea

    Berriozar | 10:30 | Natura-gela

    Antsoain | 10:30 | Alde Zaharreko aparkalekua

    Iruñea | 10:00 | Psikiatrikoko pasabidea

    Atarrabia | 09:30 | Villava hotela

    Arre | 09:30 | Muebles Rey

    Azotz | 11:00 | Autobus-geralekua

    Orrio | 11:00 | Igerilekua

    _________

    Jardunaldia Ezkaba mendiaren gailurrean amaituko da, eta han banakako hamaiketako edo bazkarira gonbidatuko dira parte-hartzaile guztiak, une oro COVID-19aren kontrako babes-neurriak beteaz. 

    Auzolanerako deia egin duten erakundeak hauek dira: Antsoain, Berriobeiti, Berriozar, Ezkabarte, Uharte, Txulapain, Iruñea eta Atarrabia udalerriak; Arre, Azotz, Berriogoiti, Aitzoain, Artika, Zildotz, Orrio eta Untzu kontzejuak; SOS Ezkaba; Anaitasuna; eta Iruñerriko Mankomunitatea. 

    ________

    COVID-19aren aurkako babes-neurriak

    Ez ahaztu segurtasun-distantzia mantendu behar dela pertsonen artean, maskara jantzita izan behar dela eta, beharrezkoa denean, gel hidroalkoholikoa eman behar dela. COVID-19arena izan daitekeen sintomarik baduzu, PCR proba baten emaitzaren zain bazaude edo etxean konfinatuta, ez joan jardunaldira. 

    Prebentzio-neurri orokorrak

    Eraman arropa eta, batez ere, oinetako egokiak jantzita. Hartu atseden noizean behin. Kontuz ibili ziztatu edo ebaki dezaketen gauzekin. Erabili eskularruak. Ez gelditu bakarrik eta eduki baten bat gertu edo bistara, ezer gertatuz gero, laguntzeko. 

    ________

    Paisaia-erreferentea Iruñerrirako 

    Ezkabak, Oihanak eta Urbizkainek eratzen duten goragunea –San Kristobalen du puntu gorena, 875 metrotara– paisaia-erreferentea da Iruñerrirako. Mendi hauetan paseoan ibiltzeak egungo paisaia-dibertsitateaz gozatzeko (pinudiak, hariztien eta artadien bertako basoak, larreak) eta historia uzten joan den arrastoez gozatzeko (harrobiak, laboreen eta mahastien garai bateko terrazak, artzaintza…) aukera ematen du. Ezkaba mendiaren gailurrean Alfontso XII.aren gotorlekua nabarmendu behar da, Kultura Intereseko Ondasun gisa katalogatua. Defentsarako bastioi gisa eraiki zuten, 1919an amaitu zuten eta 1934 eta 1945 artean presondegi moduan erabili zuten.

    2016an, Ezkaba mendiaren titulartasuna partekatzen duten udalek eta kontzejuek Mankomunitateari agindu zioten mendi hori antolatzeko plan bat egitea koordinatzeko zeregina. Helburua zen espazio hori babestea eta bertan egingo diren jarduerak koordinatzea, bere etorkizuna bermatzeko. Hartara, beste erakunde batzuekin batera, adibidez, SOS Ezkaba eta Anaitasuna, Defentsa Ministerioarekin eta inplikatutako beste agente batzuekin batera, etorkizuneko Ezkabako Eskualde Parkeko Jarraipen Batzordea eratzea erabaki zen. 2017an, azterlan teknikoa idatzi zen, eta 2020an, Nafarroako Gobernuari aurkeztu zitzaion. 

    Egun, horrenbestez, Ezkabako Eskualde Parkearen Udalez gaindiko Plan Sektorialaren (UPS) izapidetzea amaierako fasean dago. Helburua da urte honen epearen barnean onartzea, eta, beraz, behin Nafarroako Gobernuak oniritzia ematen duenean, bertan egin ahal izango diren jarduerak antolatzen eta koordinatzen hasi ahal izango da, babesa bermatzeko, zaintzeko eta, hartara, natura-ingurune hau gordetzeko.

    Premiazko neurriak, mendia mantentzeko eta garbitzeko

    Gogoan izan behar da urte hauetan, Udalez gaindiko Plan Sektoriala izapidetzea bultzatzen zen bitartean, Jarraipen Batzordeak premiazkotzat jotako zenbait proiekturi heldu zaiola. Hain zuzen, proiektu horiek Ezkaba mendian hainbat berrikuntza hartzeko bidea eman dute, besteak beste, mendiko eta mendiko bizikletako bidexken sarea, seinaleak, pistetara sartzea mugatzea, guneen mantentze-lanak eta ekintzak boluntarioekin. Aurreikusitako azken ekintzetako bat boluntariotza-jardunaldi hau antolatzea izan da, mendia garbitzeko, 2016ko ekainean egin zen beste jardunaldi bat duena aurrekari moduan.

    Etorkizuneko parkeak 10 kilometro koadroko hedadura izango du, eta hauek eratuko dute: Antsoain, Berriobeiti, Berriozar, Ezkabarte, Uharte, Iruñea eta Atarrabia udalerriek, eta Aitzoain, Artika, Arre, Azotz, Berriogoiti, Zildotz, Orikain, Orrio eta Untzu kontzejuek.

    • Igandea17 urr
      Irteerako hainbat puntu
      9:30 - 12:30
    • Adin guztietako hartzaileak
    • Inskripziogabe
  • Irteerako hainbat puntu
  • Jarduera nabarmenduak

    Bisita gidatua

    Etorri San Andres Errota ezagutzera eta jakin eraikinaren historia, nola sortzen den energia eta nola egiten den irina barnean energia horrekin.

    Hurrengo eguneanIgandea 24 de Urria
    Bisita gidatua

    Jada edateko ona den ura biltegiratzen da Mendillorriko ur-biltegietan, ur hori gure etxeetara iritsi aurretik.

    Hurrengo eguneanIgandea 24 de Urria
    Bisita gidatua

    Zentro bikain honetan, jatorrizko pilategiaren kopia bat dago, bolatze tradizionala nola egiten zen ikasteko eta bere historiara pitin bat gehiago gerturatzeko. 

    Hurrengo eguneanIgandea 24 de Urria
    Bisita gidatua

    Badakizu etxean edaten duzun ura hemendik joaten dela? Etorri natura-ingurune sinestezin hau bisitatzera eta ezagutu urari buruzko datu interesgarri-interesgarriak.

    Hurrengo eguneanIgandea 24 de Urria